Asteazkena, 2013-06-19

Gordailua | Hiria Atal honetarako RSS jarioa

(Bideoa) Hausnarketen laburpen bat egin dute

Taldeka antolatu dira hiriko hainbat adineko pertsona beren behar, kezka edo proposamenen inguruan eztabaidatzeko. Hogeita hamar pertsonetik gora elkartu dira, eta hainbat bilera egin dituzte, gai ezberdinak jorratuz. Beraien hausnarketak laburbiltzeko bideo bat prestatu dute, eta ostegunean erakutsiko dute Bulebarrean jarriko duten karpa txikian. Hona hemen bideoa.

Adineko pertsonen kezka eta ideiak bilduz hiri lagunkoiago bat eraikiko dute

Munduko Osasun Erakundeak adineko pertsonen ongizatea eta zahartze aktiboa bermatzeko inguru lagunkoi bat lantzea oinarrizko neurria dela erabakia du. Ideia hori hirietara zabaltzeko, Europako hiri lagunkoien sarea sortu dute, Donostia tartean. 2009an jarri zuten abian hiri lagunkoiagoa eraikitzeko ekimena, baina urte batzuz geldirik egon da, eta orain indarberriturik ekin diote berriro lanari. Hala, Donostia Lagunkoia [...]

Gomez: “Bilduk bere ideiak inposatu nahi dizkigu, zer jan behar dugun ere erabakiz”

Ramon Gomez PPko zinegotziak Bilduk Aste Nagusiko ekimen guztiei kutsu politikoa eman nahi diela salatu du. Saguesen egiten diren kontzertuak “gero eta abertzaleagoak” direla adierazi zuten alderdi popularreko kideek duela egun batzuk. Oraingoan, berriz, oso haserre agertu dira Aste Nagusiko gastronomia eskaintzarekin. Kursaal inguruan gune batzuk egokitzen dituzte hainbat herrialdetako janariak dastatzeko aukera eskainiz. Gomezen [...]

Kultur etxeak edo bestelako areto publikoak hileta zibiletarako egokitzeko eskatu du PSE-EEk

PSE-EE alderdiak hileta zibiletarako areto publikoak egokitzea proposatuko du hurrengo udalbatzarrean. Kultur etxeak, udaletxeko batzar aretoa bera edo beste areto publikoak egokiak izan daitezkeela uste dute horretara. Marisol Garmendia, PSE-EEko zinegotziaren arabera, “Donostia eredugarria da ezkontza zibilak ospatzen, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak tartean, baina hiria oraindik ez dago egokitua hileta zibilak egiteko. Gero eta [...]

Garmendia: “Oihal batzuk jarrita ez dira Illunbeko akustika arazoak konponduko”

Marisol Garmendia PSE-EEko zinegotziak Illunbeko akustika arazoen gaia jarri du aztergai. “Ezin dugu ahaztu zezen plaza bat dela, eta ez auditorium bat. Hala ere, Bilduk zezenketak debekatuz, berezkoa ez duen erabilera bat eman nahi dio, horretarako baldintza egokiak betetzen ez badira ere, baina ezer gutxi egiten du baldintza horiek hobetzeko”, adierazi du Garmendiak. Kontzertuetarako Illunbek [...]

Hurrengo Europako beteranoen errugbi txapelketa Donostian jokatuko dute

Bi urtez behin jokatzen da Europako Beteranoen errugbi txapelketa. Aurten Pragan jokatu da, eta Donostian jarri dute hurrengo hitzodua. Hortaz, 2015ean, Donostiak jasoko ditu 35 urtetik gorako 1.500 bat kirolari. Zubietako hipodromoan jokatuko da beteranoen errugbi txapelketa. Erabakia ez da kasualitatea izan, iaz EGOR, European Golden Oldies Rugby Festivaleko kideak Donostian izan baitziren, bertako azpiegiturak [...]

Gazteen sormenak saria jaso du

XXV. Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa amaitu berri da. Beren sormena eta lanaren emaitza erakutsi dute, antzezlanak eskainiz hiriko hainbat txokotan, eta azkenik, merezitako saria jaso dute. Ostegunean egin zen sari banaketa Antzoki Zaharrean Oscar Terol umorista gonbidatu zuten sariak emateko, Silvia Manzano, Jonan Alonso eta Eñaut Gantxegi epaimahaikideekin batera. Bertan izan ziren Topaketan parte hartu [...]

Zubietako errauste plantaren egitasmoa behin betiko bazter dezatela eskatu dute kalean

Errausketaren aurka manifestazio jendetsua egin dute larunbata arratsaldean, Bulebarretik abiatuta. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak deitu du protestara, Birziklatzeari bai. Errausketarik ez; ez hemen, ez inon; ez orain, ez inoiz. Zubietako errauste planta bertan behera utzi behin betiko leloarekin. Manifestazioaren deialdiarekin hainbat sindikatuk eta alderdi politikok egin dute bat. Hain zuzen ere, Donostiako udal gobernua [...]

Hiriko hamar elkartek jasoko dute aurten partaidetza egitasmoetarako diru laguntza

Axier Jaka eta Santxo Leizaola, udaleko Partaidetza teknikariak aurtengo Auzo eta Herri Partaidetzako diru laguntzen ebazpena aurkeztu dute gaur. Ebazpenaren arabera, aurten hiriko hamar elkartek jasoko dute beren egitasmoak burutzeko laguntza. Jakaren esanetan, “auzo eta herri biziak nahi ditugu, parte hartzaileak, eta Donostia dinamiko, sortzaile eta kritikoa eraikitzen lagunduko dutenak; horregatik egin dugu partaidetzaren aldeko [...]

Hurrengo denboraldian kirol guneak erabiltzeko eskaera egiteko epea ekainaren 28a artekoa izango da

2013-2014 denboraldian udal kirol guneak eskatzeko epea zabaldu dute. Beraz, ikastetxe, kirol elkarte edo beste edozein taldek gaurtik ekainaren 28a arteko epea izango du erreserba egiteko. Denboraldi berria irailaren 1ean hasi eta 2014ko maiatzaren 31an bukatuko da. Aurtengo berrikuntza nagusia eskaerak egiteko sistema izango da, Donostiakirola.org webgunearen bitartez aurkeztu beharko baitute eskaera interesatuek. Gainera, erreserba [...]