Osteguna, 2013-05-23

Gordailua | Hauteskundeak Atal honetarako RSS jarioa

Enrique Ramos: “Emaitzek Bilduri politikak aldatzeko aukera ematen die, edo aldatu behar lukete behintzat”

Botoa PSE-EEri eman dieten guztiak eskertu ditu Enrique Ramos PSE-EEko zinegotziak. Donostian ia 22.000 boto lortu izana modu oso baikorrean baloratu du udal taldeak. Argi dute, bestalde, Legebiltzarrerako Hauteskundeak ez direla PSE-EEren indargune izan, eta normaltzat ikusten dute EAJren garaipena. Baina asko dutela hausnartzeko esan du Ramosek; lehenik eta behin parte hartzearen inguruan. Zinegotziaren ustetan, [...]

Ramon Gomez: “Bilduk benetan pasatzen denaren hausnarketa egin behar du”

Orokorrean baloratu behar ezkero, emaitzak ez direla nahi zituztenak esan du Ramon Gomez zinegotziak. Baina Donostia mailan jarrita, 2009an baina 1000 boto gehiago atera dituztela esan du, eta hortik egiten dutela balorazioa, nahiz konsziente diren, Gipuzkoa eta erkidego mailan emaitzak ez direla hain onak. Hala ere, gogoratu nahi izan du Legebiltzarreko eta udaleko hauteskundeek ez [...]

Eneko Goia: “Jendeak konfiantza handia eman dio EAJri, garai zail hauetan”

«Oso pozik gaude», horiek izan dira Eneko Goiaren lehen hitzak. Euskal Autonomi Erkidegoko emaitzez gain, Donostian alde handiarekin irabazi dutelako daudela pozik adierazi du Goiak; «jendeak konfiantza handia eman dio EAJri, garai zail hauetan», esan du, eta hori bera eskertu zuen lehendabizi. «Donostian aspaldiko partez irabazi dugu», esan zuen Goiak, eta horrek berak ere ardura [...]

Izagirre: “Gobernatu, esan genuen modura gobernatzen jarraituko dugu”

Euskal Autonomia Erkidego mailan ateratako 21 eserlekuak oso emaitza onak direla esan du Juan Karlos Izagirre alkateak. Donostiaren kasuan, PSE-EErekin berdinketa tekniko bat dutela uste du Bilduk, eta PPk «modu nabarmenean egin du behera», esan du Izagirrek. EAJk egindako gorakada azpimarratu du, nahiz eta Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJk beti emaitza onak ateratzen dituela esan. Gainera, ezin [...]

Hauteskundeak Twitterren

“Azkenean askatasunean bozkatu dezakegu! Guztiok elkarrekin bizi ahal izatea bermatuko duen bake eta Euskadi baten alde”. Odon Elorza alkate ohiak idatzi zuen Hauteskunde egunean lehen tuita. Ramon Gomez PPko bozeramailea izan zen bigarrena:” Hauteslekuak ireki dituzte! Goazen denok botoa ematera!”. Rafaela Romero PSEko batzarkideak ere bozketa hasia zela idatzi zuen goizeko bederatziak aldera. Amara Berri [...]

Zazpi auzotan izan da bozkatuena EH Bildu eta seitan, EAJ

Parte Zaharra, Añorga, Igeldo, Zubieta, Intxaurrondo, Egia eta Martutenen izan da nagusi koalizioa. Auzoz auzoko datuei so eginez gero –klik egin irudian-, emaitzak emaitza, argi geratzen da egungo udal gobernuak indar handia duela Donostian. EAJk gorakada izan du, baina koalizioa oraindik hainbat auzotan da nagusi. EH Bildu hiriko zazpi lekutan izan da bozkatuena; Alde Zaharra [...]

Gorka Maneiro: “Helburua lortu dugu; ahotsa mantentzea Legebiltzarrean”

Joseba Egibar, Bakartxo Tejeria, Kerman Orbegozo, Susana Corcuera… zenbait donostiar izango dira Gasteizen, parlamentari lanetan. Horien artean Gorka Maneiro egongo da berriro, UPyD alderdiko Arabako zerrendaburua. Maneiro bertan bizi den arren, donostiarra da. “Pozik gaude emaitzekin. Batek beti gehiago nahi izaten du, oso zaila izan arren, eta oztopo handiak genituelako aurrean. Hala ere, helburua lortu [...]

Lehiakide gogorra izango dute Bilduk eta PSE-EEk

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek eta udal hauteskundeek ez dute inoiz zerikusirik izan Donostian. Odon Elorza agintean egon zen hogei urteetan, esaterako, PSE-EE behin bakarrik izan zen alderdi bozkatuena Gasteizko Legebiltzarrerako lehian, beti ere hiriari dagokionean; 2009an, hain justu. Bi hauteskunde horien arteko desberdintasunaren adibidea da datu hori. Horrenbestez, alde hori kontutan hartuta egin behar da hauteskunde [...]

EAJ alderdi bozkatuena izan da Donostian, PSE-EE eta EH Bilduri sei mila boto baino gehiagoren aldea aterata

Hauteskunde gaueko garaile nagusia izan da EAJ Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baita Donostian ere. Jeltzaleek sei mila boto baino gehiagoren aldea atera diete PSE-EE eta EH Bilduri. Ehuneko ehuna zenbatu eta gero, EAJk 28.148 boto lortu ditu; PSE-EEk, 21.606; EH Bilduk, 21.193; eta PPk, 14.725. Parte hartzea %66koa izan da, duela hiru urte baino ia hiru [...]

EAJk alde nabarmena du hirian, botoen %70 zenbatu dutenean

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, botoen %70 zenbatuta, EAJ alde nabarmenarekin da alderdi bozkatuena Donostian: 18.722 boto jaso ditu orain arte. Bigarren lekuan PSE-EE dago, 15.774 botorekin; hirugarren EH Bildu, 14.989 botorekin; eta laugarren PP, 9.720 botorekin.