Asteazkena, 2013-05-22

Gordailua | Gizartea Atal honetarako RSS jarioa

Aparkalekuen murrizketa, kamioien joan-etorria eta pasabidea, auzotarren kezken artean

Udalak Egiako auzotarrekin izandako bilerara jende andana hurbildu da, Atotxako autobus geltokiko lanek eragingo dituzten kalteak jakin nahian. Egia kultur etxeko bilera aretoa lepo bete dute bertaratutakoek. Galderen artean, obrek iraun bitartean aparkalekuei dagokienez egingo duten murrizketa izan da kezka iturri nagusienetako bat. Auzotarrek proposatu dute, lanek iraun bitartean, egoiliarrei zuzendutako zonaldea zabaltzea, bertakoek aparkatzeko [...]

Atotxako autobus geltokiak 23 nasa eta 600 autoentzako aparkalekua izango ditu, lau solairutan banatuta

Udalak Atotxako autobus geltokiari buruzko bilera egin du Egia kultur etxean, auzotarrei lanek eragingo dituzten kalteak bertatik bertara azaltzeko eta, bide batez, etorkizuneko azpiegituraren ezaugarrien berri emateko. Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuen zinegotzi Nora Galparsorok eta Mugikortasuneko zinegotzi Jon Albizuk hartu dute hitza, Alfonso Vazquez eta Rafael de Acha teknikariekin batera. Autobus geltokia nolakoa izango den [...]

Dantza eta dantza ibili dira Konstituzio plazako arkupeetan

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostiako Udaleko Musika Eskolak euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu dute larunbata arratsaldean Konstituzio plazan. Eguraldi kaskarra dela eta, dantza saioa arkupeetan egin dute; giro ederrean, hori bai. Donostiako Udaleko txistulariek lagunduta, Aitziber Aiestak eta Fernando Ruizek ikusleak dantza egitera gonbidatu dituzte. Hain zuzen ere, Aiestak eta Ruizek zuzendu dute [...]

Ander Mujika presoaren bi lagun bisitarik gabe utzi dituzte

Ander Mujika preso donostiarra Grosetik, bere auzotik, 850 kilometrora dago espetxeratuta; Frantzian, Bourg-en-Bresseko kartzelan, hain zuzen ere. Bada, hiru lagun joan zaizkio gaur bisitan eta bakar batek soilik bisitatu ahal izan du. Hain zuzen ere, Naiz.info-k jakinarazitakoaren arabera, lagun batek duen protesiak soinua eragin du detektagailuan eta, mediku-agiriak eta erradiografia erakutsi arren, beste bisitetan egin [...]

Igeldoko errepidea ireki dute berriro, suhiltzaileek eroritako zuhaitza kendu eta gero

Asteburuaren etorrerarekin euria nagusi izaten ari da eta, eguraldi txarrarekin batera, arazoak izan dira errepideetan. Igeldoko errepidea, esaterako, itxita egon da goizean, zuhaitz bat erori ondoren. Errepidea irekita dago dagoeneko, suhiltzaileek zuhaitza erretiratu eta gero. Bestalde, udalak Urgull ez irekitzea erabaki du prekauzioz, lur-jauzi txikiak izan direlako. Mundaiz ikastetxeko sarbideak ixtea erabaki dute, era berean, [...]

Herrira: «Sufrimenduaren erruleta errusiarra eteteko garaia da»

Herrirak deitutako M18 Plazara ekimenaren barruan, elkarretaratzeak egiteaz gain, eskuorriak banatu eta adierazpenak egin dituzte euskal presoen arazoa gizarteratzeko eta bake eszenatoki baten alde egiteko. Martxoan izandako gertakari lazgarriak ekarri dituzte gogora; bi presoren heriotzak, senideek izandako istripuak edo espetxetan jasotako jipoiak, besteak beste. Halako egoerekin amaitzeko, Herrirak konponketaren alde egiteko eskatu die Espainiako eta [...]

Euriak ez du euskal presoen eskubideen aldeko aldarria gelditu

M18 Plazara ekimenaren bitartez, Donostiako plazak hartu dituzte eguerdian, euskal presoei babesa emateko helburuarekin. Euriak ez du zapuztu elkartasun eguna, jende andana bildu baita hiriko hainbat bazterretan. Amaran, Egian, Grosen, Parte Zaharrean… Giza eskubideak. Irtenbidea bakea. Euskal presoak etxera leloarekin, elkarretaratzeak egin dituzte, Herrira mugimenduak deituta. Zenbait auzotan kaleetan barrena kalejira egin dute eta, mobilizazioekin [...]

Normaltasunera itzuli dira Altzan eta Intxaurrondon, ordu eta erdi argirik gabe egon eta gero

Intxaurrondo ia osoan eta Altzako zati batean argirik geratu dira 20:30ak aldera. Argindar sarean arazo bat egon dela jakinarazi du Udaltzaingoak, eta konponketa lanei ekin diete berehala. 22:00etan itzuli da argia, eta auzotarrak normaltasunera itzuli dira horrela. Hasiera batean, 21:30erako konponduko zutela esan dute, baina zertxobait gehiago luzatu da arazoari irtenbidea aurkitzeko konponketa lana. Arazoa [...]

Intxaurrondo ia guztia eta Altzako zati bat argirik gabe geratu dira

Argirik gabe geratu dira Intxaurrondo ia osoan eta Altzako zati batean, Donostiako Udaltzaingoak Irutxuloko Hitzari jakinarazitakoaren arabera. Arazo bat egon da sarean, eta konpontzen ari dira, auzotarrek ahalik eta azkarren argia izan dezaten. Azken berriaren arabera, 21:30erako konponduta egon daiteke arazoa. Intxaurrondon eta Altzan aztoratuta egon dira argirik gabe geratu diren momentutik. Hain zuzen ere, [...]

Udal gobernuak zazpi elkarteri lokalak laga dizkie

Irabazi asmorik gabeko erakundeak dira esleituak; gainera, lau lokalen egoera erregulatu dute. Donostiako udal gobernuak zazpi lokal lagako dizkie irabazi asmorik gabeko zazpi erakunderi. Lokal hauek udalaren ondarea dira, eta agintaldi honetan egiten duten hirugarren esleipena izango da. Lokal hauek irabazi asmorik gabeko erakundeei lagako dizkiete, eta egindako esleipena, Tokiko Gobernu Batzordeak bohar onartuko du. [...]