Asteazkena, 2013-06-19

Gordailua | Gizartea Atal honetarako RSS jarioa

Zubietako errauste plantaren egitasmoa behin betiko bazter dezatela eskatu dute kalean

Errausketaren aurka manifestazio jendetsua egin dute larunbata arratsaldean, Bulebarretik abiatuta. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak deitu du protestara, Birziklatzeari bai. Errausketarik ez; ez hemen, ez inon; ez orain, ez inoiz. Zubietako errauste planta bertan behera utzi behin betiko leloarekin. Manifestazioaren deialdiarekin hainbat sindikatuk eta alderdi politikok egin dute bat. Hain zuzen ere, Donostiako udal gobernua [...]

Erabilerarik gabeko guneak bisitatu dituzte egiatarrek, erabilera posibleak proposatzeko

Tabalerak bultzatuta, eta Egiako elkarte eta eragileen laguntzarekin, hiru orduko bisita egin dute larunbata goizean, auzoan barrena. Hain zuzen ere, erabilerarik ez duten espazioak bertatik bertara ikusi dituzte, gune horietan zein ekimen egin daitezkeen proposatzeko helburuarekin. #EgiaMapa ekimenaren barruan antolatu dute bisita. Egitasmoaren xedea auzotarrekin elkarlanean egindako kartografia bat osatzea eta egun erabilera handirik ez [...]

Heriotz zigorraren aurkako bi ekintzailek hitzaldia eskainiko dute gaur, San Telmo Museoan

Estatu Batuetan heriotz zigorraren aurkako bi ekintzaile, Ray Krone, heriotz korridoretik bizirik irten zena, eta Cheryl Naill, bere emaztea, San Telmo Museoan izango dira, gaur 19.00etan. Bertan, beraien bizipenez eta Witness to Innocence erakundean egiten ari diren lanaz hitz egingo dute, Amnistia Internacional taldeak gonbidatuta. Donostiara egindako bisita baliatuz, udalak harrera egin die eguerdian bi [...]

Zabor gutxien sortzen duen herritik zabor gehien sortzen duen tokiraino bidea egin du Mundumob ekimenak

“Gezurra da murrizketarik ez dagoela”

Mari Carmen Gallastegik eta Paco Etxeberriak eskuratu dute Eusko Ikaskuntza saria

Francisco Etxeberria auzitegi medikuak eta Mari Carmen Gallastegi ekonomialari eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak irabazi dute aurtengo Eusko Ikaskuntza saria, Iñaki Dorronsoro epaimahaiko presidenteak gaur jakinarazi duenez. Etxeberriak auzitegi mediku gisara eta ikerketan eginiko lana saritu du Eusko Ikaskuntzak. Gallastegiren inguruan, berriz, eta Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketaren alorrean eginiko lana eta “euskal erakundeekiko konpromisoa” nabarmendu [...]

Emaus Gizarte Fundazioak tamaina handiko hondakinen bilketa publiko bat proposatu du

Ingurumenaren Egunean, Emaus Gizarte Fundazioak hondakinen bilketa eta berrerabilpenaren inguruko prentsaurreko bat eman du Donostian. Eskaera zehatz bat plazaratu du: tamaina handiko hondakinen atez ateko bilketa publiko bat egitea. Izan ere, Emausek hondakin mota hauen berrerabilpenaren alde egin nahi du. Javier Pradini Emaus Fundazioko presidenteak azaldu du egun tamaina handiko hondakin hauek kalean pilatzen direla, [...]

‘Errausketarik ez! Alternatibak’ hitzaldia

Errausketarik Ez! Alternatibak hitzaldia emango du asteartean, ekainaren 4an, Juanmi Galatasek. Herria Elkarteak antolatu du hitzaldia, 2016rako hondakinen %60 birtziklatu ahal izateko zer egin behar den izango du hizpide Galatasek. San Jeronimo kaleko kriptan izango da hitzaldia, 19:00etan.

Parte Zaharreko arazoak flashmob batean bildu dituzte

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak urtebete egin du. Lehen urteurrena ospatzeko, flashmob bat osatu dute gaur eguerdian, hainbat auzotar, lagun eta ezagunen laguntzarekin. Auzoaren arazoak era alai batean islatu nahi izan dituzte, eta era guztietako mozorroak jantzi dituzte. Abesti bat osatu zuten eta horren martxan dantzan aritu dira lau tokitatik irtendako partaide multzoak. Kaitik, Trinitate [...]

Gladys del Estal omendu dute Egiako parkean

Espainiako poliziak Gladys del Estal hil zuela 34 urte beteko dira bihar. Ekologistaren lagunek eta hainbat auzotarrek omenaldia egin diote Egiako parkean, Eguzki taldeak antolatutako ohiturari jarraituz. Hasteko, parkearen sarreran, Cristina Enea jartzen duen kartela aldatu dute, eta Egian bizi zen ekologistaren izena eman diote, “Gladys Enea” jarriz. Ondoren, txistuaren eta danbolinaren doinuaren atzetik, parkean [...]