Auzoan 56 establezimendutan euskara badakite; horietatik 20tan oso ondo. Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak solasaldia antolatu du merkataritzan euskara erabilzera bultzatzeko egitasmoaren berri emateko. Egun auzoan euskararen erabilera hirian baina pixka bat baxuagoa da, hain zuzen, 2006ko datuek intxaurrondotarren %37 euskalduna dela diote. Lehenik, udaleko euskara zerbitzuko zuzendari Edurne Otamendik, udaletik aurrera daramatzaten ekimenen berri [...]
Gordailua | Euskara Atal honetarako RSS jarioa
Euskal hiztunen mapa egin dute Intxaurrondon
Plazara Goaz, Intxaurrondoko euskaldunen elkarteak, auzoko euskal hiztunen mapa osatu du. Euskaraz hitz egin ahal den denda, taberna, eta zerbitzuen zerrenda bat osatu dute bizilagunen laguntzaz. Denboralditxo batez Intxaurrondoko bizilagunek beren inguruko eremu euskaldunak ezagutarazi dizkie elkarteari galdetegi baten bidez. Galdetegi horretan denda, taberna edo zerbitzuaren izena, helbidea, eta langile euskaldunen kopurua zehaztu dituzte. Horrela, [...]

Txillardegiri eskainitako ibilbide literario bat egingo dute larunbatean
Fito Rodriguez idazleak gidatuko du ibilbidea. Literaktumen egitarauaren barruan, Txillardegiri, Jose Luis Alvarez Enparantzari, eskainitako ibilbide literario bat egingo dute larunbatean. Fito Rodriguez idazleak gidatuko du Erdialdeko kaleetan barrena egingo duten ibilbidea. Ibilbidea egin nahi duen edonork Alderdi Eder Liburutegian eman beharko du izena. Larunbatean 12:00etan hasiko da ibilbidea; Alderdi Ederreko liburutegitik irtengo dira.

Oporretan Euskaraz udalekuetako izen ematea ostegunean zabalduko dute
Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean antolatzen dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekietan maiatzaren 9tik 15era arte izena eman ahal izango da. Izena ematea Internet bidez egin daiteke Euskaraz.net edo Donostia.org helbideetan, eta 10:00etatik 17:30era Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan, Konstituzio plazan. 2013ko udaleku irekietan 2002tik 2008ra bitartean (bi urte hauek barne) jaiotako haurrek har dezakete parte. Taldeak, [...]
Auzoko ekimenaren bigarren saioa egingo dute Intxaurrondon
Asteazken arratsaldeetarako egin dute hitzordua Intxaurrondoko Ipar Haizea elkartean. Bagera elkarteak Auzoko ekimena jarri du abian, eta euskaraz ikasi nahi duen edonork bertan izango du aukera. Euskaraz ikasteko gainera, auzotar euskaldunak izango dituzte lagun. Joan den asteazkenean hasi ziren ekimenarekin, eta gaurkoa bigarren saioa izango da. Gogotsu hasi dira, izan ere, lehen saioan 20 bat [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
- Title
- Juan Karlos Izagirreri elkarrizketa
- Runtime
- 3:28
- Title
- Aldatzen Laguntzen konpainia, 'Ispilua'
- Runtime
- 1:01
- Title
- Beñat Gaztelumendi eta Asier Basurto
- Runtime
- 7:43
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Xabier Martin posted an update 28 minutes ago
ELAren elkarretaratzea hasi da. Pankartan mezu argia Adegiren atearen aurrean: ”Erreforma gelditu”. Ertzatza ere (ugaria) posizioak hartzen ari da.
-
Xabier Martin posted an update 30 minutes ago
Miramongo Parke Teknologikoaren eraikuntza nagudia alde batean eta Adegiren egoitza bestean. Erdian ELAko langileak trikitixarekin girotzen. Ikurriñak eta ELAko banderak barra barra. Joseba Villareal ELAko negoziazio kolektiborako arduraduna prsst dago hizketarako.
-
Xabier Martin posted an update 45 minutes ago
ELAk deitutako mobilizazio aste horretan, ekainaren 17an hasita, greba egun bakarra egongo litzateke, hilaren 21ean, betiere Araban, Bizkauan eta Gipuzkoan. Nafarroan CCOOk eta UGTk akordiorako oinarria sinatu zuten patronalarekin urte hasieran, baina ituna ez da gauzatu oraindik.
-
Xabier Martin posted an update 52 minutes ago
Gipuzkoan bezala, Hego Euskal Herriko beste lurraldeeran ere berritzeke eta galtzeko arriskuan dute ituna metaleko langileek. ELAk Araba, Bizkai era Gipuzkoarako ”astebeteko mobilizazio eta grebara” deitu zuen atzo. Gainonrzeko sindikatuek ez dute oraindik erantzun. Litekeena da gaur zerbait argitzea deialdi horri buruz.
-
Xabier Martin posted an update 56 minutes ago
LABek emandako lehen datuen arabera, greba %85eko jarraipena izaten ari da. Adegik oso bestelako datuak emango ditu ordu batzuk barru.









