Osteguna, 2013-06-20

Gordailua | Ekonomia Atal honetarako RSS jarioa

Parte Zaharrean greba orokorra nagusi da

Bulebarretik, Parte Zaharreko kaleetara begiratu ezkero, ezohiko hutsune eta isiltasuna besterik ez da ikusten. Kaleen hasieran, kartelak eta zintak daude grebara deituz, eta barrenean denda eta tabernak itxita ikusten dira. Bulebarrean ere antzeko zerbait ikusten da. Mugimendu gutxi eta komertzioak, banketxeak eta kafetegi eta tabernak, pertsianak botata daude. Horien artean ere, Turismo bulegoa itxita dago [...]

ELAk pikete manifestazio handia batu du Erdialdean

Udala eta Aldundia greban, baina irekita daude

Gipuzkoako Foru Aldundian, greba egin dute gehienek. Gipuzkoa plazako egoitza, grebara dei egiten duten kartelez beteta ageri bada ere, hiritarrek aukera dute harrera lekura sartu eta zerbitzu minimoak jasotzeko. Hala ere, ez da batere mugimendurik sumatzen. Donostiako udaletxean, ez da kartelik ez ikurrik ageri sarreran, eta barrura sartzeko aukera ere badute hiritarrek. Hain zuzen ere, [...]

Erdialdea itxuran, itxita dago

Donostia Ospitalean eguneroko mugimendua dago

Donostia Ospitalean lanean ari dira, eta jendea eta anbulantziak aurrera eta atzera dabiltza. Egunero bezalaxe auto zirkulazio handia dabil eta aparkatzeko arazoak daude. Edonola, grebaren aldeko kartelak sarreretan ikusteko moduan jarriak daude.  

Grebak Antigua gelditu du

Salbuespenak-salbuespen, Antigua auzoa geldirik dago gaur. Denda, taberna eta enpresa ia guztiak itxita daude. Horren erakusle da Matia kalea, non dena, banketxeak barne, itxita dagoen. Kafetegi bat edo beste, irekita dago, baina bakanen bat da. Antigua-Luberri ikastetxean bestalde, ikasle gutxi batzuk jolastokian daude. Pikete talde bat ere badabil auzoan barrena, baina itxura denez, lan gehiegirik [...]

Miramonen normaltasuna nagusi da

Miramonen, bai Gipuzkoako Poliklinikan bai inguruko enpresetan ere, normaltasuna nagusi da. Grebaren aldeko pegatinak eta kartelak jarriak daude, baina aparkalekuetan dauden autoek argi uzten dute langileak bertan daudela. Kafetegian ere bezeroak hara eta hona ibili dira.

Zuatzun normaltasuna eta jende mugimendua nagusi

Zuatzu enpresa parkeak normaltasun itxura eman du gaurko egunean. Jendearen joan etorria uneorokoa da eta bulegoetako argiak piztuta ez ezik, mugimendua nabaria da haietan. Dirudienez, normaltasun osoz dihardute lanean, gutxienez parkearen gehiengoan. Aparkalekuak ere gainezka daude eta autoak etengabe ari dira bueltaka.

Ibaetako campusa irekita, baina ikaslerik gabe

EHUko Ibaetako campusa zabalik dago, baina ez da jenderik ikusten. Eraikinetako argiak piztuta ageri dira hainbat pisutan, baina ez da ikasleen arrastorik ikusten. Orokorrean, ez da mugimendurik nabari. Normalean gainezka egoten diren aparkalekuak ere hutsik daude. Pikete informatibo talderik ere ez da ageri.

Firestone irekita dago, baina jende gutxirekin

Añorgako Firestone fabrika irekita dago. Hala ere, ez da langile gehiegi ikusten, ezta orokorrean mugimendurik ere. Ohikoa baino ate gutxiago dute irekita, eta lan gehiegirik ez dute, dirudienez. Azkeneko greban, enpresa guztia itxi egin zuten.