Asteazkena, 2014-10-22

Gordailua | Ekonomia Atal honetarako RSS jarioa

Udal gobernuak ez du bat egingo oposizioaren zerga sistemarekin

Biharko Ogasun Batzordearen aurrean udal gobernuak pertsonen beharrak lehenesten dituen zerga sistema baten aldeko apustua berretsiko du. Hala jakinarazi du ohar baten bidez. Kalitatezko zerbitzu publikoak eguneratzea; erakundearen bideragarritasuna bermatzea, diru-sarrerak eta gastuak orekatuz; pertsonei lehentasuna ematea eta legealdian nagusi izan den zerga politikarekin aurrera egitea, sozioekonomikoki baztertuta dauden kolektiboei tasa batzuetan hobariak emanik. Era [...]

Zerga nagusiak jaistea adostu du oposizioak

Udalbatzaren araudi berriak, udal arautegi bat aldatu behar denean proposamenak egiteko aukera ematen die udal talde guztiei. Orain arte, oposizioak udal gobernuaren proposamenari zuzenketak egitea zuen aukera bakarra. Udal zerga eta tasen araudiaren aldaketa eztabaidatzen ari dira egun hauetan, eta araudi aldaketa hau baliatuz, PPk eta PSE-EEk ere beren proposamenak aurkeztu dituzte, eta EAJk berriz, [...]

Zerga eta tasa nagusiak izoztea proposatu du udal gobernuak

Urriaren 16an egingo dute zerga eta tasen inguruko ez ohiko udalbatzarra, eta udal taldeek dagoeneko prest dituzte euren proposamenak. Udal gobernuak berea aurkeztu du herritarrei irekitako bilera batean, astelehenean, udalbatzarren aretoan; PSE-EEk, PPk eta EAJk astearte goizean aurkeztuko dute eurena. Udal gobernuari dagokionez, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Ogasun ordezkari Jabi Vitoriak jakinarazi dute zerga [...]

Egia eta Amarako merkataritza guneen azterketa bat egingo dute, jarduera ekonomikoa sustatzeko

Urtearen amaiera baino lehen amaituko dute azterketa. Egia eta Amarako merkataritza guneak aztertuko ditu udaleko Sustapen sailak. Erosteko eta aisialdirako guneak indartzeko neurriak bilatu nahi dituzte. Oinezkoen ibilbideak, irisgarritasuna, eskaintza aniztasuna…izan daitezke neurri horietako batzuk. Gainera, auzo bakoitzaren izaera kontuan izanik, merkataritza eredu berriak garatu nahi dituzte. Horretarako, auzo bakoitzeko elementu bereziak kontuan izango dituzte. [...]

Ekintzaile berriei laguntzeko Ekin+ programa jarri du abian Sustapenak

Aholkularitza eta 2.000 euroko diru laguntzak emango dituzte Ekin+ programaren bitartez; urriaren 22an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea. Donostiako Sustapenak enpresa berri bat sortzeko ideia duten ekintzaileei edo gehienez bi urteko enpresa berri bat dutenei, aurrera egiten lagundu nahi die. Horretarako Ekin+ programa aurkeztu dute, ekintzaileak laguntzeko sorturiko programa berria. Programa honen bidez dagoeneko erroturik [...]

Kultur Hiriburutzak tokiko moneta osagarri bat sor dezake hirian

Tokiko ekonomia garatu eta komunitatearen identitatea sendotzeko erabiltzen dira moneta osagarriak. Iparraldean Euskoa dute esaterako, eta Bilbon Ekhi-a. Donostia 2016 egitasmoak ‘Bizitzaren Itsasargia’ atalean tokiko moneta osagarri bat sortzea proposatzen du, eta ideia horretan garatu du bere proiektua Amaia Atxukarrok. Hala, Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiko zuzendaritzapean, Zer dira moneta osagarriak? lana egin du ikasle [...]

Decathlonek igande eta jai egunetan irekitzeko azaldutako asmoaren aurka egin dute protesta

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, giza kate bat egin dute goizean Donostian, Decathlonek igande eta jai egunetan irekitzeko azaldu duen asmoaren aurka eta, bide batez, atsedena eta lana uztartzeko eskubidea aldarrikatzeko. Bretxa merkataritza gunetik irten dira, Erdialderuntz, lelo eta oihuen artean. “Ez da lehen aldia izan Decathlonek jai egunetan irekitzeko asmoa iragarri duela; [...]

Kale Nagusia, Euskal Herriko lehen kale adimenduna

Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkari Josu Ruizek eta Donostiako Sustapeneko zuzendari Euken Sesek Euskal Herriko lehen kale adimendunaren berri eman dute gaur, Parte Zaharreko Kale Nagusian bertan, kale honi Smart kalea izena jarri baitiote. Hain zuzen ere, jasangarritasun eta eraginkortasun energetikoaren izenean, argi indarrean eta ur kontsumoan aurrezteko egitasmo bat ari dira garatzen Kale Nagusian. Kontagailu [...]

Sustapenak 8.000 euro arteko bonu teknologikoak eskainiko dizkie hiriko enpresa eta ekintzaileei

Izena emateko epea datorren astetik irailaren 16a artekoa izango da, eta Sustapenak Erdialdean dituen bulegoetan aurkeztu behar dira eskaera orriak. Ekonomia Sustatzeko 2014ko Planaren baitan, Sustapenak Bonu Teknologikoaren programa jarri du abian. Kasu honetan, CEIT-IK4 ikerketa zentroarekin hitzartu du elkarlana. Josu Ruiz, Garapen Ekonomikoko zinegotziak azaldu duenez, egitasmo pilotua da, eta hiriko enpresa nahiz ekintzaileek [...]