Larunbata, 2014-09-20

Gordailua | Ekonomia Atal honetarako RSS jarioa

Kultur Hiriburutzak tokiko moneta osagarri bat sor dezake hirian

Tokiko ekonomia garatu eta komunitatearen identitatea sendotzeko erabiltzen dira moneta osagarriak. Iparraldean Euskoa dute esaterako, eta Bilbon Ekhi-a. Donostia 2016 egitasmoak ‘Bizitzaren Itsasargia’ atalean tokiko moneta osagarri bat sortzea proposatzen du, eta ideia horretan garatu du bere proiektua Amaia Atxukarrok. Hala, Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiko zuzendaritzapean, Zer dira moneta osagarriak? lana egin du ikasle [...]

Decathlonek igande eta jai egunetan irekitzeko azaldutako asmoaren aurka egin dute protesta

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, giza kate bat egin dute goizean Donostian, Decathlonek igande eta jai egunetan irekitzeko azaldu duen asmoaren aurka eta, bide batez, atsedena eta lana uztartzeko eskubidea aldarrikatzeko. Bretxa merkataritza gunetik irten dira, Erdialderuntz, lelo eta oihuen artean. “Ez da lehen aldia izan Decathlonek jai egunetan irekitzeko asmoa iragarri duela; [...]

Kale Nagusia, Euskal Herriko lehen kale adimenduna

Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkari Josu Ruizek eta Donostiako Sustapeneko zuzendari Euken Sesek Euskal Herriko lehen kale adimendunaren berri eman dute gaur, Parte Zaharreko Kale Nagusian bertan, kale honi Smart kalea izena jarri baitiote. Hain zuzen ere, jasangarritasun eta eraginkortasun energetikoaren izenean, argi indarrean eta ur kontsumoan aurrezteko egitasmo bat ari dira garatzen Kale Nagusian. Kontagailu [...]

Sustapenak 8.000 euro arteko bonu teknologikoak eskainiko dizkie hiriko enpresa eta ekintzaileei

Izena emateko epea datorren astetik irailaren 16a artekoa izango da, eta Sustapenak Erdialdean dituen bulegoetan aurkeztu behar dira eskaera orriak. Ekonomia Sustatzeko 2014ko Planaren baitan, Sustapenak Bonu Teknologikoaren programa jarri du abian. Kasu honetan, CEIT-IK4 ikerketa zentroarekin hitzartu du elkarlana. Josu Ruiz, Garapen Ekonomikoko zinegotziak azaldu duenez, egitasmo pilotua da, eta hiriko enpresa nahiz ekintzaileek [...]

GazteEkin, gazteak lan mundura gerturatzeko jardunaldia egingo dute asteazkenean, Kursaalen

Sarrera doan da, baina aurrez izena ematea gomendatu dute Fomentosansebastian.org helbidean. 9:00etatik 14:15era izango da topaketa. Donostiako Sustapenak lan aukeren inguruko topaketa bat antolatu du. 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako jardunaldia da, eta bereziki, prestakuntza profil berezia dutenentzat eta langabezian daudenentzat. Ekonomia Sustatzeko 2014ko Planaren barruan kokatua dago jarduera, eta hirian sortzen ari diren lan [...]

Enertic inauguratu dute

55 enpresentzako lekua dago Enertic-en, eta dagoeneko 12 dira bertan kokatu direnak; beste bost enpresa izapideak egiten ari dira. Euskal Herriko lehen eraikin ekoadimentsua da Enertic, eta dagoeneko erabilgarri dago. Gaur egin dute eraikinaren inaugurazio ekitaldia. Bertan izan dira proiektuan parte hartu duten erakundeetako ordezkariak eta baita beste hainbat eragile ere. Izan ere, Juan Karlos [...]

Donostiako Sustapena Etxe Zuri eraikinera aldatu da

Jendea artatzeko zerbitzua Erregina Erregentearen kalean, Viktoria Eugenia eraikinean, eta Kamino kalean, Maria Kristina eraikinean, ematen jarraituko du. Eraikin publiko hutsez baliatzeko estrategiaren barnean, Udalak Donostiako Sustapenaren eraikin berri batera aldatu da; eta, gaurtik aurrera, Etxe Zurin (San Roke kaleko 120. zenbakian) kokatuko da. Hala ere, Viktoria Eugenia eta Maria Kristina eraikinetan dituen bulegoak mantenduko [...]

Donostiako Sustapenak eta SShops-ek hitzarmen bat sinatu dute merkataritza suspertzeko

Elkarlanari esker, 150 lan kontratu lortzea aurreikusi dute. Donostiako Sustapenak eta SShops, Hiriko Merkatarien Elkarteen taldeak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planaren baitan. Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea, ekintzailetza sustatzea eta laguntza nahiz programa estrategikoen bidez enplegua sortzea dira hitzarmenaren helburuak. Baina baita, merkataritzako hiri-ingurunea suspertzea eta jarduera komertziala dinamizatzea ere. Josu Ruiz, [...]

Enpresa proiektuak garatzeko 3,5 milioi bideratuko ditu Sustapenak

Donostiako Sustapenak, Donostiako Ekonomia Surpertzeko Planaren bitartez, 3,5 milioi euro bideratuko ditu tokiko enpresa txiki eta ertainen ahalmena hobetzeko egitasmoak sustatzeko. Hain zuzen ere, enpresa horien neurrira antolatutako zerbitzu eta diru laguntzen bitartez babestuko ditu enpresa-proiektuak. Hala jakinarazi dute gaur Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkari Josu Ruizek eta Donostiako Sustapeneko zuzendari Euken Sesek, udaletxean egindako agerraldi [...]