Greba eguneko protesta Igeldora iritsi da. Hain zuzen ere, Donostiabuseko lineako autobusa Igeldon zela, pikete bat igo eta simaurra utzi du eserlekuetan eta lurrean. Horrenbestez, autobus gidariak kotxeretara eraman behar izan du ibilgailua, garbi zezaten.
Gordailua | Ekonomia Atal honetarako RSS jarioa

Greba, iruditan
Maiatzaren 30eko greba orokorrak Donostian izan duen jarraipena egin du Irutxuloko Hitzak. Irudi galeria honetan auzoz auzo jaso ditugun irudiak bildu ditugu. 12345►

Emakumeen esklabotza salatu du Bilgune Feministak
San Martin merkataritza gunean, Inditex enpresaren arropa dendetan mural handi bat egin dute; Bangladeshko emakume langileei elkartasuna adierazi diete. Bilgune Feministak ekintza feminista bat egin du eguerdian San Martin merkataritza gunean. Inditex enpresako arropa denden inguruan mural handi bat egin dute. Apirilaren bukaeran, Bangladeshko ehun-lantegi batean hildako emakume langileen argazkiak jarri dituzte. Inditexen denden irabazien [...]

Groseko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak eguerdian
Groseko pikete informatuboetan tentsio uneak izan dira goizean. Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu ditu. Gazte bat, desobedientzia egotzita, atxilotu egin du poliziak eguerdian. Dagoeneko aske dago.

ELA: “Gaurko greba oso garrantzitsua da, baina egunero jarraitu behar dugu borrokan”
Euskal gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte eragilek egin dute gaurko greba orokorrerako deialdia. Krisia hasi zenetik hego Euskal Herrian egiten den seigarren greba orokorra dela gogoratu dute sindikatuetako ordezkariek, eta greba egin duten langile guztiei eskerrak emanez hasi dute Bulebarreko agerraldia. “Eskerrak eman nahi dizkiegu greba egin eta beste behin ere kalera atera diren langile [...]

Ekaitzak ez ditu langileen aldarrikapenak baretu Donostiako Erdialdean
Antiguatik zetorren zutabea izan da Artzai Onaren plazara iristen lehena, eta bertan zain ziren ehunka lagunek ere bat eginez hasi dute gaurko greba orokorreko manifestazioa, 12:30ean. Hiru, garraiolarien sindikatuko bandera zeraman kamioiak zabaldu du bidea Bulebarreraino. Sindikatuetako ordezkarien arabera, milaka pertsona bildu dira Donostiako kaleetan. Izan ere, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, CNT, CGT, Hiru [...]

Kapitalismo matxistaren aurka
Bloke feministak ere bat egin du greba orokorraren aldeko manifestazioarekin. Kapitalismo matxistaren aurka. Eredu feminista baten alde lelopean atera dira protesta egitera kalera. Elkarretaratze jendetsua egin dute. Manifestazioaren amaieran, Eusko Gudariak eta Internazionala-ren ondoren Zutik emakumea abestu dute.

Intxaurrondo hutsik dago, baina tabernaren batean lanean ari dira
Intxaurrondo hutsik dago, inor gutxi dabil kalean, baina Sagastieder pasealekuko taberna batzuetan lanean ari dira, eta bezeroak dituzte. Ogia erosteko aukera ere badago.

Altzan laneguna da batzuentzat
Zenbait supermerkatu, denda eta tabernatan lanean ari dira Altzan. Hala, herritar batzuk eguneroko normaltasunez ari dira kontsumitzen negozio horietan. Edonola, mugimendu gutxi dago kalean, eta negozio itxiak ere badaude.
Loretopetik
Ion Martinez: 'Gure kultura, gure ispilua'Oteizak zihoen, euskara ez zela inoiz erabat…
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Bideoak
- Title
- Txanpuene Eguna
- Runtime
- 0:35
- Title
- Antiguako sanjoanak
- Runtime
- 1:15
Blogariak
- SoundCloud: nire musika interneten: Kaixo informatikalari! Gaurkoan SoundCloud-i buruz hitz egingo dut. Zer da? Gure musika internetera...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
- Aiete
- Altza
- Amara
- Amara Berri
- Amara Osinaga
- Amara Zaharra
- Anoeta
- Añorga
- Añorga Txiki
- Antigua
- Bidebieta
- Egia
- Erdialdea
- Gros
- Herrera
- Ibaeta
- Igara
- Igeldo
- Intxaurrondo
- Kaia
- Larratxo
- Loiola
- Loiolako Erribera
- Martutene
- Miramon
- Morlans
- Parte Zaharra
- Puio
- Sagues
- Txomin
- Txomin Enea
- Ulia
- Urgull
- Zorroaga
- Zuatzu
- Zubieta
- ‘Bigarren Mendeurrena’ erakusketan argazki zaharrak egungo irudiekin nahastu dituzte 2013/06/07
- Añorgan herri lasterketa bat antolatu dute lehen aldiz 2013/06/13
- Zabor gutxien sortzen duen herritik zabor gehien sortzen duen tokiraino bidea egin du Mundumob ekimenak 2013/06/08
- Añorgakke Triatloi Taldea: http://irutxulo.hitza.info/2013/06/13/anorgan-herr...
- Mundumob Donostian | GETARIAN: [...] (Irutxuloko Hitzaren bideoa) [...] [WORDPRE...
- Argazki zaharren erakusketa kalean. Hirutxuloko hitza. | Donostia su 1813 kultura 2013: [...] Donostia 1813ko sarraskiaren bimendeurrena d...
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 47 minutes ago
Konfederazio Kopa: Brasil-Mexiko (2-0). Neymar eta Jo Alves golegile. A multzoko bigarren jardunaldia. Gauerdian, Italia-Japonia.
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 7 hours, 51 minutes ago
Jose Ignacio Wert ministroak bilera egin du Hezkuntza sailburuekin, bekei buruz. Nota handiagoak eskatzeko asmoa du ministerioak, eta, sailburuak aurka dituela ikusita aldatzea aztertuko duela esan du Wertek. Edonola ere, berretsi du ”ahaleginaren kulturak” zeresan handiagoa izango duela aurrerantzean bekak jasotzeko.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 10 hours, 24 minutes ago
Konfederazio Kopan, gaur hasiko da bigarren jardunaldia: http://futbolmamia.com/brasil-mexiko-gaur-italia-japonia-gauerdian/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 10 hours, 41 minutes ago
Paco Herrera: elkarrizketa. 3. zatia jarri dugu: http://futbolmamia.com/paco-herrera-jokatzeko-ereduaz-elkarrizketaren-1-zatia/ Partidetako akatsak nola zuzendu entrenamenduetan? Nolakoa izan behar du jokalaria-entrenatzailea harremanak?
-
Iñaki Petxarroman posted an update 12 hours, 27 minutes ago
12 urteren ostean Argiako zuzendari kargua utziko du Xabier Letonak. Estitxu Eizagirrek hartuko du kargua. Hona Letonak idatzitako agur gutuna.












