Ostirala, 2013-05-24

Gordailua | Aisia Atal honetarako RSS jarioa

Donostia Fashion Week ekimenaren lehen edizioa egingo dute

Zorroagako elizan egingo dituzte ekimen gehienak; maiatzaren 28,29 eta 31an ospatuko dute. Moda Gipuzkoak eta Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez, Donostia Fashion Week (DFW) ekimenaren lehen edizioa egingo du Zorroagako elizan, maiatzaren 28an, 29an eta 31n. Tartean, Balentziaga museoan ere hainbat ekimen egingo dituzte, zehazki 31 egunekoak. Gipuzkoako erakunde publiko eta pribatuek bat egin dute [...]

Gaztezulok Street Festa egingo du larunbatean

Bizikleta gaineko aire akrobaziak, graffitiak eta perkusio afrikarra tartekatuko dituen jaia egingo du Alderdi Ederren, 18:00etan. Gaztezulo aldizkariak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ahalik eta gazte gehien erakarri nahi dituzte datorren maiatzaren 11n –larunbatarekin– antolatuko duten Gaztezulo Street Festara. Alderdi Eder bizikleta gaineko jauzi ikusgarriz, grafitiz eta zuzeneko musika biziz beteko dute. Udaletxeko terrazaren eta [...]

Hil honetako Donostitruk Olatu Talka jaialdian egingo dute

Maiatzaren 25ean egingo dute; eta ez ohikoa den bezala, hilaren bigarren larunbatean. Suhiltzaileen egoitza zaharrean jarriko dute merkatua. Donostitruk, Easo plazan egiten duten bigarren eskuko merkatua, maiatzaren 25ean egingo dute, eta ez ohikoa den bezala hilaren bigarren larunbatean. Izan ere, Olatu Talka jaialdiaren egitarauaren barruan antolatuko dute hil honetako Donostitruk. Eta neguko zenbait hilabetetan egin [...]

Mitologia greziarreko pertsonaiak berpiztuko dituzte EHUn

Bihar, asteartea, Eros y Thanatos antzezlana egingo dute EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan. Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak antolatu du jarduera, eta Maite Agirreren gidaritzapean arituko dira Antzerki taldeko ikasleak. Saioa librea eta doan izango da, 17:00etan hasita. Eros eta Thanatos Freudek zihoenez, gizakia bi bulkada antagonista handik estutzen dute, eta betidanik urduritu edo erakarri [...]

Hezkuntzan aitak duen garrantziari buruzko hitzaldia, Egian

Aitaren eginkizuna hazkuntza ekologikoan, horixe Egiako kultur etxean antolatu duten hitzaldiaren izenburua. Hitzaldiaren helburua aitak seme-alaben hazkuntzan bete beharreko eginkizunaren garrantziaz kontzientziatzea litzateke. Nola amatasuna, hala aitatasuna prozesu osagarriak dira, kultura- eta familia-egitura barruan garatzen direnak, baina historian zehar aldatu egin da aitaren eginkizuna. Giza sistemen ekologiaren paradigma berriaren harira, eta prebentzio psikosoziala aintzat hartu [...]

Txistulari Bandaren kontzertu berezia

Bihar, asteartea, kontzertu berezia eskainiko dute Udal Txistulari Bandako kideek. Ohikoak dira beraien igandetako saioak: Dianak goizean goizetik eta kontzertua eguerdian Konstituzio plazan. Biharko, ordea, saio berezia izango da; helduentzako propio antolatua. Plus 55 taldeak antolatutako saioa Musika eta Dantza Eskolan izango da, bihar, goizeko 11:30ean.

Giro ederra nagusi da Zurriola ikastolaren jaian

Groseko Zurriola ikastolaren egun handia da gaur. Ikastolaren XVI. Eguna ospatu dute giro ederrean bertako ikasle, irakasle eta gurasoek, eguraldi ona lagun. Goizeko hamarretarako ekin diote jaiari, auzoan diana egin ostean, eta herri kirolak, txikientzako astotxoak, gaztelu puzgarriak, egurrezko jolasak eta antzeko jarduerak izan dituzte ondoren. Dantza taldeak eta abesbatzak euren abileziak erakutsi dituzte gerturatutako [...]

Altza eta inguruak ezagutzeko denboraldiko lehen ibilaldian baserrien ibilbidea egin dute

Blues Thorpes eta AZ/DZ, Dokan

Larunbatean kontzertua emango dute, 20:00etan. 15 urte agertokietatik kanpo eman ondoren, ospera eman zien ikuskizuna berreskuratzeko itzuli dira Blues Thorpes. Soul, rythm & blues eta rock & roll erritmoak haien erara; gag eta parodiekin batera. AZ/DZ taldea ere igoko da taula gainera. AC/DC talde mitikoaren abesti zerrenda errepasatuko dute modurik fidelenean. Highway to Hell, Back [...]

Parte Zaharrean haur txokoa eratzeko bilera egin dute

Auzo-lanean Bretxan duten lokala prestatzen aritu dira; orain nola antolatu zehaztu nahi dute. Parte Zaharrean haur txokoa eratzeko bilera egin dute 30 bat auzotarrek. Hain zuzen ere, Bretxa merkataritza-gunean kokatuta, lokala badute, orain autogestioan hori nola kudeatu zehaztu nahi dute. Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kide Larraitz Mendizabalek azaldu duenez,̣ beste hainbat eskari bezala, haur [...]