Asteazkena, 2013-05-22

Gordailua | Aisia Atal honetarako RSS jarioa

Kirola eta euskara, Deustuko Unibertsitatean

Bihar, asteazkena, Kirola eta euskara izeneko mahai ingurua egingo da Euskal Kultur Mintegiak antolatuta. Kirol munduarekin eta euskararekin lotura estua duten gonbidatuek hartuko dute parte: Libe Altuna, Bera Bera eskubaloi taldeko jokalaria, Mikel Astarloza, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia, Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kazetaria, eta Atsegin Odriozola, Zumaiako Telmo Deun nesken arraun taldeko kidea. Mahai-ingurua Deustuko Unibertsitateko [...]

Hiriko museo bakoitzetik bertsolari batek abestuko du larunbatean

Donostiako Museo Sarea osatzen duten zazpi museoak Olatu Talka 2013 jaialdira batu dira. Zehazki, Realaren Museoa, Ontzi Museoa, Museum Cemento Rezola, Donostiako Elizbarrutiko Museoa,  San Telmo Museoa, Aquarium eta Eureka! Zientzia Museoa dira sarea osatzen dute museoak. Olatu Talkarekin bat eginez, doako ekitaldi berezia egingo dute larunbatean, 18:00etan: 7ak online Bertsotan Museotik. Euskal Herriko herrialde bakoitzeko [...]

(Bideoa) Dantzaz eta musikaz bete dute San Telmo Museoa

San Telmo Museokoa bazter guztietan ibili da jendea, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, sarrera doan zela aprobetxatuz. Dena dela, arratsaldeko dantza eta musika ikuskizunek piztu dute ikusminik handiena. Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza erakustaldia eman dute museoaren sarreran lehenengo eta elizan gero. Tartean, jazz doinuak entzuteko aukera ere izan da museoko klaustroan. Euskal [...]

Olatu Talkako jardunaldietan museoak ere protagonista izango dira

Donostiako Museo Sarea osatzen duten zazpi museoek, Errealaren Museoa, Ontzi Museoa, Museum Cemento Rezola, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, San Telmo Museoa, Aquarium eta Eureka! Zientzia Museoak, Olatu Talka 2013 jaialdiarekin bat egingo dute. Ekimen berritzaile bat prestatu dute maiatzaren 25erako. Arratsaldeko 18:00etan, 7ak online Bertsotan Museotik ekimena burutuko dute. Zazpi herrialdetako zazpi bertsolari Donostiako zazpi museoetan [...]

Ontzi Museoko sarrera doan izango da asteburu osoan

Ateak irekiz ospatu du Ontzi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna. Eguraldi txarretik babestu nahiean, eta sarrera doan zela aprobetxatuz, jende ugari hurbildu da bertara. Bisitari gehienak Donostiarrak edo inguruko herrietakoak izan omen dira, baina atzerritarrak ere asko. Hemengoa edo kanpokoa, museoa bere osotasunean ikusteko aukeraz gain, bisita gidatuak, eta Baleazaleak erakusketan familia osoarentzako jolasak izan dituzte [...]

Museoen Nazioarteko Egunean bisitari ugari eta sari berezia jaso ditu San Telmok opari gisa

Gaur ospatu da Museoen Nazioarteko Eguna, eta jende ugari ibili da San Telmo Museoan, adibidez. Bertako arduradunen arabera, goizean goizetik nabaritu dute jendearen joan etorria ohikoa baino handiagoa izan dela. Eguraldi txarrak ere asko lagundu du horretan, babes leku bikainak bihurtu baitira gaurkoan museoak. Gainera, sarrera doan izateaz gain, San Telmo Museoan ekimen ugari antolatu [...]

Herrerako Garagardo Azoka bihar hasiko da

Txirritako Txuri Urdinak lagunarteak antolatako Herrerako II. Gragardo Azoka bihar hasiko da. Keler garagardo markak babestuko du azoka, eta Herrerako frontoian izango da iaz bezala. Azokari irekiera ofiziala emango diote bihar, osteguna, 17:00etan. Irekieran bertan izango dira Markel Bergara eta Alberto De la Bella Realeko jokalariak; eta Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak. Realeko belar hockey [...]

Kolonbiara begira jarriko dira Grosen

Worldpoetrymovement-ek hainbat ekimen antolatu ditu Kolonbiako Gobernuaren eta FARC-eko gerrillarien artean Kuban egiten ari diren bake elkarrizketak babesteko. Funtsean, Kolonbiako egoera aztertzeko edo mahai gainean jartzeko ekimen literarioak dira. Euskal Herrira ere iritsi da ekimenen berri, eta astezkenean, maiatzaren 15ean, Groseko Tedone jatetxean, 20:00etan egin dute hitzordua. Kolonbiako egoeraren inguruko testuen irakurketa egingo dute. Hasiera [...]

Afari bat Astorian, ‘Sex and the City’ erara

Sex and the City telesailaren zale amorratua bazara, ostegunean hitzordu bat duzu Astoria hotelean. Afari berezi bat prestatu dute; Carrie Bradshaw, Samantha Jones, Miranda Hobbes eta Charlotte York protagonista dituen telesailean girotuta egongo da. Hau da, afari bat Sex and the City erara. Photocall bat, koktelak, sariak eta hainbat sorpresa izango dira. Telesaileko protagonistetan inspiratutako [...]

Donostia Fashion Week ekimenaren lehen edizioa egingo dute

Zorroagako elizan egingo dituzte ekimen gehienak; maiatzaren 28,29 eta 31an ospatuko dute. Moda Gipuzkoak eta Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez, Donostia Fashion Week (DFW) ekimenaren lehen edizioa egingo du Zorroagako elizan, maiatzaren 28an, 29an eta 31n. Tartean, Balentziaga museoan ere hainbat ekimen egingo dituzte, zehazki 31 egunekoak. Gipuzkoako erakunde publiko eta pribatuek bat egin dute [...]