Asteazkena, 2013-06-19
  • Eraikitze prozesuan dago Tabakalera proiektua, eta berritze prozesuan dago eraikina bera. Irudi galeria honetan tabako fabrika zaharrean egiten ari diren lanak ikus ahal izango dituzu.

Nahikari Otaegiren aldeko ekimen bat jarri dute abian, “amatasuna espetxetik kanpo bizi dezan”

Nahikari Otaegi presoari babesa emateko ekimen bat sortu dute Donostian. Manifestu bat osatu dute, eta atxikimenduak biltzen ari dira.  Hain zuzen ere, Otaegik zazpi hilabeteko alabarekin batera sartu behar izan zuen Aranjuezeko kartzelan, joan den apirilean, eta ekimenarekin bere senideek jasan behar duten sakabanaketa egoera salatu nahi dute. “Ez dugu ulertzen Euskal Herrian bide berriak [...]

Txirrindularitza Antolakuntzak Donostiako Klasikoa jokatuko dela ziurtatu du

Txirrindularitza Antolakuntzak ohar bat bidali du komunikabideetara Donostiako Klasikoa antolatuko duela ziurtatuz. “Ohar xume bat bidaltzen dizuegu, ziurtatuz gaur, eta ez lehenago, Donostiako 33. Klasikoa jokatuko dela”, dio oharrak. Albistea eman aurretik kontu asko lotu behar izan dituztela dio Jose Luis Arrietak, Txirrindularitza Antolakuntzaren izenean, eta guztiek ere berria pozez hartzea espero duela. Edonola, ekonomia [...]

Adineko pertsonen kezka eta ideiak bilduz hiri lagunkoiago bat eraikiko dute

Munduko Osasun Erakundeak adineko pertsonen ongizatea eta zahartze aktiboa bermatzeko inguru lagunkoi bat lantzea oinarrizko neurria dela erabakia du. Ideia hori hirietara zabaltzeko, Europako hiri lagunkoien sarea sortu dute, Donostia tartean. 2009an jarri zuten abian hiri lagunkoiagoa eraikitzeko ekimena, baina urte batzuz geldirik egon da, eta orain indarberriturik ekin diote berriro lanari. Hala, Donostia Lagunkoia [...]

Gomez: “Bilduk bere ideiak inposatu nahi dizkigu, zer jan behar dugun ere erabakiz”

Ramon Gomez PPko zinegotziak Bilduk Aste Nagusiko ekimen guztiei kutsu politikoa eman nahi diela salatu du. Saguesen egiten diren kontzertuak “gero eta abertzaleagoak” direla adierazi zuten alderdi popularreko kideek duela egun batzuk. Oraingoan, berriz, oso haserre agertu dira Aste Nagusiko gastronomia eskaintzarekin. Kursaal inguruan gune batzuk egokitzen dituzte hainbat herrialdetako janariak dastatzeko aukera eskainiz. Gomezen [...]

Hondartza boleibol txapelketa jokatuko dute larunbatean, Zurriolan

Udaran hondartzetako kirol nagusia bihurtzen da boleibola. Izan ere, bereziki Zurriolan, kirolzale asko aritzen dira sarea jarri eta boleibolean jokatzen. Asteburu honetan, euren abileziak erakusteko parada izango dute jokalariek, Gipuzkoako V. Hondartza Boleibol Irekia egongo baita jokoan. Larunbatean izango da txapelketa, egun osoan zehar. Emakumeek zein gizonek bikoteka jokatu beharko dute, eta jokalari bakoitzak 10 [...]

Kultur etxeak edo bestelako areto publikoak hileta zibiletarako egokitzeko eskatu du PSE-EEk

PSE-EE alderdiak hileta zibiletarako areto publikoak egokitzea proposatuko du hurrengo udalbatzarrean. Kultur etxeak, udaletxeko batzar aretoa bera edo beste areto publikoak egokiak izan daitezkeela uste dute horretara. Marisol Garmendia, PSE-EEko zinegotziaren arabera, “Donostia eredugarria da ezkontza zibilak ospatzen, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak tartean, baina hiria oraindik ez dago egokitua hileta zibilak egiteko. Gero eta [...]

Realeko emakumeen taldeak Euskal Kopako finala jokatuko du

Euskal Kopako finala jokatuko du Realeko emakumeen futbol taldeak. Oiartzun izango du aurkari talde txuri-urdinak, larunbatean, ekainaren 22an, 11:30ean, Oiartzungo Karla Lekuonan zelaian. Zubietan atzo Pauldarrak taldeari 4-0 irabazteari esker lortu zuen Realak finalerako txartela. Partida berezia izan zen, izan ere, Juan Carlos Samaniego Tximistek, urteetan Realaren emakumeen taldeko prestatzaile fisikoa izan denak, postua utziko [...]

Garmendia: “Oihal batzuk jarrita ez dira Illunbeko akustika arazoak konponduko”

Marisol Garmendia PSE-EEko zinegotziak Illunbeko akustika arazoen gaia jarri du aztergai. “Ezin dugu ahaztu zezen plaza bat dela, eta ez auditorium bat. Hala ere, Bilduk zezenketak debekatuz, berezkoa ez duen erabilera bat eman nahi dio, horretarako baldintza egokiak betetzen ez badira ere, baina ezer gutxi egiten du baldintza horiek hobetzeko”, adierazi du Garmendiak. Kontzertuetarako Illunbek [...]

Hurrengo Europako beteranoen errugbi txapelketa Donostian jokatuko dute

Bi urtez behin jokatzen da Europako Beteranoen errugbi txapelketa. Aurten Pragan jokatu da, eta Donostian jarri dute hurrengo hitzodua. Hortaz, 2015ean, Donostiak jasoko ditu 35 urtetik gorako 1.500 bat kirolari. Zubietako hipodromoan jokatuko da beteranoen errugbi txapelketa. Erabakia ez da kasualitatea izan, iaz EGOR, European Golden Oldies Rugby Festivaleko kideak Donostian izan baitziren, bertako azpiegiturak [...]