Asteazkena, 2014-10-22
  • Harpidedun edo sustatzaile gehiago lortu ezean, IRUTXULOKO HITZA itxi egingo da. Herritarren eta gizarte eragileen laguntza behar-beharrezkoa dugu.

Deustu eta EHU izan dira irabazleak Estropada Akademikoan

ESTROPADA AKADEMIKOA

Gizonezkoen zortzikoak eta emakumeen laukoak lehian aritu dira Urumean. Aulki mugikorreko arraun estropadez gozatzeko aukera izan zen igande goizean, Donostian. Izan ere, iazko arrakastaren ondorioz, aurten ere, Urumean Estropada Akademikoa antolatu dute Ur-Kirolakek eta Donostia Arraun Lagunakek, besteak beste. Erlojupeko jaitsierak eta esprintak jokatuko zituzten partaideek, gizonezkoak lemazaindun zortzikoetan eta emakumeak lauko sculletan; eta Deustu [...]

Koldo Izagirre: “Immigrante bat berez dago behar ez den lekuan eta orduan”

Koldo Izagirre, Dumitru

Gazteei zuzenduriko Dumitru nobela idatzi du Koldo Izagirrek; bi pertsonaia nagusiren bidez, immigrazioaren inguruko hausnarketa egin du.  Ideia oso argiko idazlea da Koldo Izagirre (Altza-Pasaia, 1953). Pentsatzen duena konplexurik gabe bota ohi du, eta gaur goizeko agerraldian ere argi hitz egin du. Euskal Herriko gazte literaturaren egoerak asko kezkatzen du, eta bere liburu berriaren aurkezpenari [...]

Lasala plazako udal eraikina saltzearen aurka egingo du EAJk

Bretxako egitasmoa aurkeztu zuenean, udal gobernuak Lasala plazako udal eraikina saltzeko asmoa iragarri zuen. Jeltzaleen ustez, ordea, asmo hori “hanka sartze handi bat” da. Horregatik datorren asteko udalbatzarrera eramango dute gaia, eta Udalbatza osoak salmentaren aurkako jarrera hartzea nahi dute. Iñaki Gurrutxaga, EAJko zinegotziaren arabera, eman beharreko lehen pausoa Espainiako Gobernuarena den solairua erostea litzateke. [...]

Aurrekontuaren kudeaketa txarra egitea leporatu dio PSE-EEk udal gobernuari

“Bilduk ez dauka hiria abiarazteko gaitasunik. Diru sarrerak handiagoak dira gastuak baino, ez dakitelako zertan gastatu; ez daukate luzera begirako proiekturik esku artean”, esan du Susana Garcia Chueca, zinegotzi sozialistak. Udalbatzarrerako gaiak lantzeko batzorde informatiboa egin zuten atzo, eta udal gobernuari kontuak eskatu zizkieten; “Parte hartzea bolo-bolo darabilte, baina gardetasuna falta du euren kudeaketa eta [...]

Urgull mendiko hegoaldeko hegala egonkortuko dute

Iparraldeko hegala egonkortzeko lanak egin ondoren, hegoaldeko hegala egonkortzeko proiektua prestatzen ari da udala. Apaizen pasealekua, Zuloaga plazako sarrera, Trinitate plaza, Damen bateria eta Orixe ikastola ingurura harriak erortzeko arriskua txikitu nahi dute horrela, ingurua ahalik eta gehien egonkortuz. Euroestudios enpresak aztertu du hegalaren egoera. Proiektua prestatzen ari dira, eta hurrengo asteetan onartuko dute, 300.000 [...]

Abal-emaileen klausulak baliogabetzat jo ditu Donostiako epaitegiak

Bermetzaileen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute, Egiako epaitegiaren aurrean. Duela hilabete batzuk, Stop Kaleratzeak eta Stop IRPH plataformek hiru salaketa aurkeztu zituzten Donostiako merkataritza arloko 1. epaitegian. Gaurkoan, epai horien berri eman dute, Egiako epaitegiaren aurrean egin duten elkarretaratzean. Kutxabankek ez zituela hiru abal-emaile horien baldintzak eta eskubideak hitzartu gogorarazi dute, eta horixe izan zen [...]

Herritarren ideiak jasotzeko auzoz auzo joango dira jeltzaleak

Datorren asteartean, urriak 28, Altzara joango dira; Casares kultur etxean jarri dute hitzordua herritarrekin, 19:00etan. ‘Auzoz auzo’ egitasmoa aurkeztu dute gaur jeltzaleek IDEIAgunean, hau da, herritarren ekarpenak jasotzeko ireki berri duten egoitzan, Easo kalean. Eneko Goia, alkategai jeltzaleak auzoz-auzoko parte hartze dinamika bat jarri du abian, “Donostiako etorkizuna diseinatzeko”. Datorren astean hasiko dira bisitak egiten, [...]

Euskara traketsa Intxaurrondo kultur etxean

Ez dakigu noiztik dagoen gaizki idatzita. Gu joan den asteburuan konturatu ginen: Intxaurrondo kultur etxeko leihatila ez da leihatila, ‘lehiatila’ da. Makulu Fest elkartasun jaialdiko kontzertuetara joan ginen, eta leihatilara gerturatzean ‘Lehiatila / Taquilla’ jartzen zuela ikusi genuen. Gaztelaniaz bikain, euskaraz oso gaizki. Nahiz eta euskaraz letra lodiaz idatzi duten, eta lehentasuna eman dioten, ez [...]

Liburutegiaren Eguna dela eta, hiru eguneko jardunaldia antolatu dute

Urriaren 22tik 24ra hainbat jarduera egingo dituzte Koldo Mitxelena Kulturunean: Komikigunea ezagutzeko bisita gidatua, ikus-entzunezko dokumentazioari buruzko mahai ingurua, liburu dendak eta liburutegien inguruko etorkizunari buruzko hitzaldia egingo dituzte, besteak beste.