Ostirala, 2013-05-24
  • Donostia euskaldunago bat lortzeko helburuarekin Bidea marraztera goaz! XXI. mendeko Donostia euskaldun! jardunaldiak abian jarri ditu Bagera elkarteak. Irutxuloko Hitza bertan aztertzen ari diren erronken jarraipena egiten ari da.

“Bi urtean gobernu sendo bat dagoela erakutsi dugu”

Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina bat hasi dute Intxaurrondon

Auzoan 56 establezimendutan euskara badakite; horietatik 20tan oso ondo. Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak solasaldia antolatu du merkataritzan euskara erabilzera bultzatzeko egitasmoaren berri emateko. Egun auzoan euskararen erabilera hirian baina pixka bat baxuagoa da, hain zuzen, 2006ko datuek intxaurrondotarren %37 euskalduna dela diote. Lehenik, udaleko euskara zerbitzuko zuzendari Edurne Otamendik, udaletik aurrera daramatzaten ekimenen berri [...]

Ondarreta eta Zurriolako eguzkitako oihalak zozkatu dituzte

Oihalak egokitu zaizkienek, zortzi egun dituzte diru sarrera egiteko. Ondarreta eta Zurriola hondartzetako eguzkitako oihalen zozketa egin dute gaur. Udalbatza aretoan egin dute zozketa 12:00etan, eta ez da jende gehiegi gerturatu. Izan ere, eskari baina eskaintza gehiago baizegoen kasu honetan. Gaurtik aurrera, jakinarazi dute, zozketan eguzkitakoa egokitu zaien pertsonek zortzi eguneko epea –maiatzaren 31ra arte– [...]

‘Elkano’ izena jarri diote portuan dagoen izurdeari

1998an Donostiako uretan agertu zen ‘Pakito’ izurdearen espezie berekoa da. Gaur goizean Kontxan eta portuan ikusi duten izurdeari buruz informazio gehiago biltzen ari da Irutxuloko Hitza. AMBAR (Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Elkartea) elkartearekin jarri da eta Enrique Franco presidenteordearekin hitz egin du. Elkano izena jarri diote, izurdea Getarian ere izan delako. Izan ere, mendebaldetik [...]

Berri honekin lotuta:

Etxeak birgaitzeko ordenantza onartuko du udal gobernuak

Orain arteko hiru araudiak batu dituzte; hiri osora zabaldu dituzte laguntzak. Udal gobernuak komunitateak eta elementu pribatiboak birgaitzeko diru laguntzak arautzen dituen araudia onartuko du bihar. Lehenago hiru araudiren bidez erregulatzen ziren elementuak ordenantza bakar batea jasoko ditu. Horretarako gaienra, 2.073,88 euroko aurrekontua izango du. Etxebizitza eta Hirigintzako zinegotzi Ricardo Burutaranek adierazi duenez, hainbat puntu [...]

Euskara, Kultura eta Ogasuneko sailez nor arduratuko den galdetu dute PSE eta PPk

Gascok hiritarrei informazio hori eman behar zaiela uste du; Gomezek aldaketa aurreikusita egon behar zela esan du. Gaur argitaratu dute Estatuko Aldizkari Ofizialean, udaletxeetako ordezkariek, eta beraz, Kultura eta Euskara Ordezkari Nerea Txapartegi eta Ogasuneko ordezkari Jabi Vitoriak, haien ordezkari lanak egitea eragotziko dien agindua. Udal gobernuak Auzitegi Konstituzonalaren epaiaren ondoren jakinarazi zuen legea bete [...]

La Anunciatako ikasleen proiektuetako bat finalisten artean dago

Nagore Rodriguez eta Izaskun Martin Altzako La Anunciata Ikastetxeko ikasleak dira, eta Teknoskopia lehiaketako hamar finalisten artean daude. Izan ere, ikerketa lan berezia egin dute galdera honi erantzuna emateko: Platerak garbitu ostean bakteriak geratzen al dira? Dagoeneko egin dute proiektuaren aurkezpena aldundian, eta pozik geratu diren arren konpetentzia handia dagoela onartu dute. Beraiekin hitz egin [...]

Zorroaga fundazioaren etxebizitza hutsak gazteei emateko proposatu du PSE-EEk

Fundazioak hainbat eraikin huts dituela azaldu du Ernesto Gascok; hurrengo asteazkenean, udalbatzarrean, aurkeztuko du mozioa. Zorroaga Fundazioak hutsik dituen etxebizitzak gazteei emateko proposamena egingo du PSE-EEk. Ernesto Gasco zinegotziak azaldu duenez, hainbat dira fundazioak hutsik dituen eraikinak. Besteak beste, Prim kaleko 13. zenbakia aipatu du. Hala, hurrengo asteazkeneko udalbatzarrean mozio bat aurkeztuko dute etxe hauek [...]

Añarbeko basoa ezagutarazteko kanpaina bat abiatu dute

Basoa babestu eta donostiarren artean ezagutzera eman nahi dute; Errenteriako Udalarekin elkarlanean aritu dira. Donostiako eta Errenteriako Udalek eta Añarbeko Uren Mankomunitateak, Añarbeko Basoa ezagutzera emateko, babesteko eta balioan jartzeko kanpaina abiatu dute. Bioaniztasun Biologikoaren Nazioarteko Egunaren baitan aurkeztu dute kanpaina, Ingurumen zinegotzi Axier Jakak, Añarbeko Uren Mankomunitateko presidente Nora Galparsorok, eta Errenteriako Ingurumen zinegotzi [...]

Santa Quiteria eguna ospatu dute Kaian

Kaiko bizilagunentzat egun berezia izan da gaurkoa. Kaia edo Jarana auzoak Santa Quiteria eguna ospatzen du maiatzaren 22an. Portaletasen santuaren irudi bat jarri ohi dute bertan gurtza egiteko, eta loreak eskaintzen dizkiote. XIX. mendeko kronikak dira ohitura zahar honen lekukoak. Diotenez, Santa Quiteria hondoratutako ontzi baten brankako irudia da. Arrantzale batek aurkitu omen zuen itsasoan, [...]