Ikuskizun ederra eskaini dute goizean Donostiako Maratoi Erdian parte hartu dute korrikalariek. Ordubetez atertu du, eta euria etsai izan gabe korritu ahal izan dute lasterkariek; azkarren ibili direnak, behintzat. Haile Tegegn etiopiarra izan da garailea Bulebarreko helmugan, 1 ordu 2 minutu eta 37 segundorekin. Abdellak Taghrafet marokoarrak 2011n ezarritako errekorra ez du gainditu, 32 segundora [...]
-
Donostiako euskaldun eta euskaltzaleek zer behar dute ikusgarri eta erakargarriago izateko? Zer behar du XXI. mendeko hiriak euskaldun izateko? Donostia euskaldunago bat lortzeko helburuarekin Bidea marraztera goaz! XXI. mendeko Donostia euskaldun! jardunaldiak abian jarri ditu Bagera elkarteak. Irutxuloko Hitza bertan aztertzen ari diren erronken jarraipena egiten ari da.
-
Irutxuloko Hitzako harpidedun eta sustatzaileek 6 euroan eskura dezakete 'Donostia 1813. Hiru inperioren biktima' DVDa. Nabarraldek ekoitzitako ikus-entzunezkoa da. Donostian 1813ko abuztuaren 31n gertatutakoa ezagutzeko eta ulertzeko asmoz egindako lana da.
-
Harpidedunak eta sustatzaileak lortzeko kanpaina abian jarri dugu, egitasmoa sendotzeko asmoz. Hainbat pertsona ezagunek atxekimendua eman dute. Zu ere Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke!
Presioak ez du Reala kikildu Sanchez Pizjuanen (1-2)
Zelai zailetan irabazi du Realak denboraldi honetan; Malaga, Athletic, Atletico Madril eta Valentziaren etxeetan, besteak beste. Bada, beste balentria bat erdietsi dute txuri-urdinek, Sanchez Pizjuanen irabazita, Sevillaren aurka (1-2). Ligako txapeldunorde izan zen urte hartatik, hamar urte jada, Realak ez zuela Sevillaren zelaian irabazten. Philippe Montanierrek zuzendutako jokalariek balio handiko beste ezaugarri bat erakutsi dute [...]
Berri honekin lotuta:
Museoen Nazioarteko Egunean bisitari ugari eta sari berezia jaso ditu San Telmok opari gisa
Gaur ospatu da Museoen Nazioarteko Eguna, eta jende ugari ibili da San Telmo Museoan, adibidez. Bertako arduradunen arabera, goizean goizetik nabaritu dute jendearen joan etorria ohikoa baino handiagoa izan dela. Eguraldi txarrak ere asko lagundu du horretan, babes leku bikainak bihurtu baitira gaurkoan museoak. Gainera, sarrera doan izateaz gain, San Telmo Museoan ekimen ugari antolatu [...]
Dantza eta dantza ibili dira Konstituzio plazako arkupeetan
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostiako Udaleko Musika Eskolak euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu dute larunbata arratsaldean Konstituzio plazan. Eguraldi kaskarra dela eta, dantza saioa arkupeetan egin dute; giro ederrean, hori bai. Donostiako Udaleko txistulariek lagunduta, Aitziber Aiestak eta Fernando Ruizek ikusleak dantza egitera gonbidatu dituzte. Hain zuzen ere, Aiestak eta Ruizek zuzendu dute [...]
Igeldoko errepidea ireki dute berriro, suhiltzaileek eroritako zuhaitza kendu eta gero
Asteburuaren etorrerarekin euria nagusi izaten ari da eta, eguraldi txarrarekin batera, arazoak izan dira errepideetan. Igeldoko errepidea, esaterako, itxita egon da goizean, zuhaitz bat erori ondoren. Errepidea irekita dago dagoeneko, suhiltzaileek zuhaitza erretiratu eta gero. Bestalde, udalak Urgull ez irekitzea erabaki du prekauzioz, lur-jauzi txikiak izan direlako. Mundaiz ikastetxeko sarbideak ixtea erabaki dute, era berean, [...]
Euriak ez du euskal presoen eskubideen aldeko aldarria gelditu
M18 Plazara ekimenaren bitartez, Donostiako plazak hartu dituzte eguerdian, euskal presoei babesa emateko helburuarekin. Euriak ez du zapuztu elkartasun eguna, jende andana bildu baita hiriko hainbat bazterretan. Amaran, Egian, Grosen, Parte Zaharrean… Giza eskubideak. Irtenbidea bakea. Euskal presoak etxera leloarekin, elkarretaratzeak egin dituzte, Herrira mugimenduak deituta. Zenbait auzotan kaleetan barrena kalejira egin dute eta, mobilizazioekin [...]
Normaltasunera itzuli dira Altzan eta Intxaurrondon, ordu eta erdi argirik gabe egon eta gero
Intxaurrondo ia osoan eta Altzako zati batean argirik geratu dira 20:30ak aldera. Argindar sarean arazo bat egon dela jakinarazi du Udaltzaingoak, eta konponketa lanei ekin diete berehala. 22:00etan itzuli da argia, eta auzotarrak normaltasunera itzuli dira horrela. Hasiera batean, 21:30erako konponduko zutela esan dute, baina zertxobait gehiago luzatu da arazoari irtenbidea aurkitzeko konponketa lana. Arazoa [...]
Berri honekin lotuta:
Olatu Talkan 250 jardueratik gora antolatu dituzte
Maiatzaren 24 eta 26 bitartean egingo dute; hiri osoan banatuta egongo dira ekimenak. Gaur aurkeztu dute 2013ko Olatu Talkaren egitaraua. Guztira, 250 jardueratik gora antolatu dituztela azaldu dute, denak Donostiako erdigune zein auzoetan banatuta, eta beste batzuk lurraldean zehar. Proiektuko zuzendari Igor Otxoak azaldu duenez, aurten ere, gauza asko dauden arren kantitatea baino kalitatea baloratu [...]
Borondatezko birziklatze sistema ezarriko dute, PSE eta Bilduren akordioz
Helburua 2016an %60a birziklatzea da; organikoa sailkatzen duten hiritarrek sari fiskalak izango dituzte. Donostian zaborren kudeaketa sistemari dagokionez, akordioak irabazi du, eta borondatezko birziklatze sistema bat ezarriko dute. Sistema berria PSE-EE eta Bilduren arteko akordioari esker lortu dutela azaldu du Ernesto Gascok. Hain zuzen ere, bosgarren edukiontzia izango litzateke akordioaren muina, txip bidez funtzionatuko lukeena. [...]
Bera Bera Eskubaloiarenak dira hiru garaikurrak
Bera Bera Eskubaloiak jaso du dagoeneko ABF Ligako txapelduna izateagatik dagokion kopa. Anoetako kirol etxean egon dira goizean taldeko jokalariak eta arduradunak, eta kopa handiarekin batera, garaikur eta domina bana jaso dute saritzak. Hiru eskubaloi federazioetako presidenteak izan dira ekitaldian, eta beraiek izan dute garaikurrak banatzearen ardura; Espainiako federazioko Paco Blazquez, Euskadiko federazioko Jose Manual Ruiz eta [...]
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Juanma Gallego posted an update 3 hours, 21 minutes ago
‘Erregearen lehorreratzea’ da Game of Thrones fantasia sagaren geografia imaginarioak duen hiriburua
Game of Thrones. Irudia: HBO -
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 12 hours, 18 minutes ago
’Kolpe zehatza mahaian’ http://futbolmamia.com/kolpe-zehatza-mahaian/ Sevilla-Reala partidaren kronika.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 16 hours, 41 minutes ago
Espero bezala, Cesana Torinesen hasi eta Galibierren amaituko da biharko etapa, baina Galibier gainean ez, lau kilometro beherago amaituko da azkenean, Marco Pantani zenaren omenez jarritako oroigarrian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 19 hours, 13 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 19 hours, 17 minutes ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.











