Mikel Egiguren aietearra lan ederra egiten ari da Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Binakako Zesta Punta Txapelketan, Jonathan Hernandez atzelariarekin batera. Bikote indartsua direla argi utzi dute, ligaxkako hiru partidak irabazita: Erkiaga-Enbilen aurka,  35-25; Goikoetxea-Alliez II.aren aurka, 26-35; eta Garcia-Lopezen aurka, 35-23. Beraz, erakustaldi bikainak egin ostean, finalerdietara garaipenak bakarrik ezagututa iritsiko da Egiguren II-Hernandez bikotea. Bi finalerdiak ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte. Ostiralean, uztailak 27, Goikoetxea-Alliez / Erkiaga-Enbil bikoteak lehiatuko dira, ligaxkako bigarren eta hirugarren postuan geratu ostean, Markinan, 22:00etan. Larunbatean, berriz, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan, ligaxkako lehen bikotea eta laugarrena lehiatuko dira, 17:00etan; Egiguren-Hernandez / Garcia-Lopez.
Bi finalerdietako irabazleak finalerako sailkatuko dira. Â Uztailaren 31ean izango da final handia, Karmelo Balda pilotalekuan, 18:00etan.














