Igandea, 2013-05-19

‘DbusBideoa’ lehiaketan botoa emateko epea zabalik da

Fnac eta Dbus enpresek antolatutako DbusBideoa lehiaketa bigarren fasera iritsi da. Lanak entregatzeko epea bukatuta, nahi duenak ikusi eta irabazlea erabakitzeko botoa eman dezake link honetan.

Donostiako autobus konpainiak eta Fnac kultur produktuen dendak antolatutako ekimenean, donostiarrek autobus bidaiak nola bizi dituzten erakusten duten bideoak eskatu zituzten. Honen helburua garraio publikoa sustatzea dela.

Dbus-en 125. urteurrena ospatzeko ekimenen barruan kokatu dute bideo lehiaketa eta erabiltzaileen parte hartzea bilatu dute. Guztira 18 izan dira minutu baten baino gutxiagoan autobusekin zerikusia duten istorioak igorri diren bideoak.

, ,