Asteazkena, 2014-07-30

Ana Diez zinemagileari eskainitako zikloa hasiko da bihar

‘Ander eta Yul’ filma emango dute Antzoki Zaharrean

Ramon Agirre eta Ramon Barea aktoreak 'Ander eta Yul' filmean.


Euskadiko Filmategiak Ana Diez zinemagileari eskainitako atzera begirakoa ekarriko du Donostiara. Joan zen astean Bilbon hasi zen zikloa. Ana Diezen 8 film proiektatuko dira atzera begirako honetan. Diezi buruzko liburua ere prestatzen ari da Filmategia.

25 urte baino gehiago darama Tuterako zinemagileak fikziozko lanak eta dokumentalak egiten. Bere lanak ezagutu eta berrikusi ahal izango dira ziklo honetan. Lehen emanaldia bihar izango da, 20:00etan. Zikloa hilaren 27an amaituko da. Emenaldi guztiak Antzoki Zaharrean izango dira. Bihar Ander eta Yul (1989) eta Elvira Luz Cruz, pena maxima (1985) emango dituzte. Hilaren 18an, astelehena, Todo esta oscuro (1997) proiektatuko dute. Marta izeneko broker donostiar bat da protagonista. Kolonbiara oan beharko du bere anaiaren gorpuaren bila. Kazetaria da eta hil egin dute.

Ana Diez zinemagilea.

Hilaren 20an La mafia en La Habana (2000) eta Galindez (2002) filmeen txanda izango da. Lehena, Batistaren garaiko Kubako mafiaren inguruko lana da. Bigarrena, berriz, EAJko Galindez pertsonaiaren erretratua da. Bere azken filma Paisito (2008), hilaren 27an emango dute.

, , , , ,