Asteartea, 2013-05-21

Larunbatean Loiola eta Txomin parean Urumea garbitzeko deia egin dute

Urgarden ekimenak Urumea ibaia auzolanean garbitzeko deialdi berria egin du asteburu honetarako. Aste honetako berrikuntza larunbateko saioan bi guneetan garbiketa lana egitea izango da, hain zuzen ere Loiola eta Txomin-Enea parean jardungo dira.

Nahi duena joan daiteke auzolan deialdi honetara. Lan jarduna bi zatitan banatu dute, 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da lehena; bigarrena, berriz, 15:00etan hasiko da.

, , ,