Osteguna, 2013-06-20

Botilako sagardo onena hautatuko dute larunbatean

Sagardo lehiaketaren aurkezpena egin dute aldundian (Argazkia; Estitxu Zabala)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren IX. Sagardo Lehiaketako finala jokatuko dute larunbat goizean. Donostiako Euskal Gastronomia Elkartea izango da finalaren lekuko eta botilako bost sagardo izango dira lehian: Altzueta, Gartziategi, Itxasburu, Ola eta Urdaira. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, baita txapela eta garaikurra ere.

, , , , , ,