Asteartea, 2013-06-18

Lagun Aro GBCk gaur izango du ‘play off’ean aurrera egiteko aukera

Valentziaren aurka hirugarren partida jokatuko du Donostiako taldeak, 20:30ean, 
La Fontetan

Lagun Aro GBCk oraindik gehiago nahi duela argi dauka. ACB Endesa Ligako play offean sartzearekin ez du nahikoa izan, eta borrokan jarraitzen du. Valentzia Basketen aurkako bigarren partida jokatu zuen igandean Donostia Arenan, eta partida ia guztian atzetik joan ostean, 86-82 irabazi zuen. Hala, hirugarren norgehiagoka bat jokatu behar dute bi taldeek, finalerdietan bietako zein izango den erabakitzeko. Gaur bertan izango da hirugarren lehia, Valentziako La Fontetan, 20:30ean. ETBk partida zuzenean emango du, igandean bezalaxe.

Igandeko partidan, David Doblas izan zen GBCko jokalaririk onena. Behin partida bukatuta egindako adierazpenetan argi utzi zuen Doblasek hirugarren partida ere irabazteko prest daudela.

, , , , , , , ,