Asteazkena, 2013-06-19

Destroyer taldea Jazzaldiko Agertoki Berdean izango da

Destroyer taldea, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr. eta Zola Jesus Jazzaldiko Agertoki Berdean ariko dira zuzenean. Artista horiek, aurretik jakina zirenekin batera izango dira, hau da, Sharon Jones & The Dap-Kings eta Alabama Shakes. Hala ere, oraindik beste bi musikariren izenak falta dira egitaraua osatzeko.

Destroyer eta Zola Jesus uztailaren 20an arituko dira zuzenean; Jonathan Wilson uztailaren 21ean; eta Gary Clark Jr. uztailaren 22an. Agertoki Berdeko kontzertu guztiak bezalaxe, hauek ere doakoak izango dira.

, , , , ,