Larunbata, 2013-05-18

Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida Donostian jokatuko dute

Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida ekainaren 23an jokatuko da Donostian, Anoeta futbol zelaian, 16:30ean. Datozen egunetan emango dute taldeetako deialdien berri.

Goizetik jaia izango da hirian, izan ere, 10:30etik aurrera kale animazioa izango da Anoeta kanpoaldean. Gainera, euskal jokoen txapelketa, pailazoen ikuskizuna eta musika emanaldiak prestatu dituzte, besteak beste. Ondoren, 20:30ak arte iraungo du festak.

, , , , , , ,