Asteartea, 2014-09-02

PPk ez du Monpaseko pasabidea egiteko aukera galdu nahi

Espainiako Gobernuak proiektua burutu ahal izateko hiru txosten eskatu dizkio udal gobernuari
Espainiako Gobernuak Monpaseko pasabidea egiten hasteko 595.000 euro bideratu ditu aurten. Proiektua bere osotasunean aurrera eraman ahal izateko, orotara, 9,2 milioi euroko inbertsioa egiteko prest dagoela jakinarazi du PPko bozeramaile Ramon Gomezek eta aukera horri ihes egiten uzteko prest ez daudela jakinarazi du.

Espainiako Gobernuko Kosta Zerbitzuak, gainera, eskutitz bat igorri zuen udaletxera aurreko astean. Pasabideko lanekin hasi ahal izateko hiru txosten lortzeko eskaera da. Monpaseko labarretako lursailak euren esku utziko dituen ziurtagiria, behin lanak burututa udalak pasabidea zainduko duen konpromisoa eta tasarik ez ordaintzeko agiria eskuratu nahi ditu Espainiako Gobernuak eta udal gobernuak horiek bidaliko dituela ziurtatzeko proposamena aurkeztuko du PPko udal taldeak.

Monpaseko pasabidearen egitasmoak udalbatzaren gehiengoaren (PSE-EE, EAJ eta PP) oniritzia duela gogoratu du Ramon Gomezek eta Bilduk gehiengoaren nahia errespetatzea nahi du.

, , , , , ,