Igandea, 2013-05-26

Miramongo teknologia parkean autobus berria ibiliko da astelehenetik aurrera

Miramon Teknologia Parkeko arduradun Estefania Morcillo eta Gerardo Lertxundi Donostia Buseko arduraduna linea berriaren aurkezpenean.

Miramon Teknologia Parkeko arduradun Estefania Morcillo eta Gerardo Lertxundi Donostia Buseko arduraduna linea berriaren aurkezpenean. (Argazkia: Mikel Goñi)

Donostiako autobus konpainiak, Miramon Teknologia Parkeak eta Energiaren Euskal Erakundeak autobus zerbitzu berria antolatu dute Miramongo enpresei begira. Linea berriaren helburua hiriaren beste auzoetatik iristen diren autobusen zerbitzua osatzea da. Izan ere, orain arte 28, 31 eta 35 lineak bertara heltzen badira ere, bi geltoki besterik ez baitituzte. Proba pilotu gisa jardungo dute urtearen bukaerara arte, horren ondoren erabakiko dutela zerbitzua mantentzea ala ez.

Autobus zerbitzu berriak teknologia parkearen barruan bi ibilbide izango ditu, bien artean Miramon osoa lotuko dutela. Ibilbide bakoitza osatzeko 7-8 minutu beharko ditu, eta guztira 15 minutuko maiztasuna izango duela espero dute arduradunek. Ordutegiak ere, lan eremuarekin loturikoak izango dira, hain zuzen ere, 08:00etatik 10:40era eta 16:15etik 19:15era; horiek guztiak astelehenetik ostiralera. Autobus geltokiak ibilbidea zehazten duten kartelekin markatzen ari dira egunotan.

Autobus konpainiaren arduradun Gerardo Lertxundik adierazi duenez zerbitzu berria beste lineen erabiltzaileen eskaera izan da, nahiz eta orain ikusi beharko da zein izango den parkeko langileen erantzuna. Horren araberakoa izango baita zerbitzuaren jarraipena.

, , , ,