Astelehena, 2014-12-22

Marivi Ibarrola: “Oso zaila izan da argazki onenak aukeratzea, denak jartzeko estadio osoa beharko nuke”

Marivi Ibarrola argazkilaria Ernest Llucheko erakusketan (Argazkia: Estitxu Zabala)

Marivi Ibarrola argazkilariak 1980ko hamarraldian ateratako 80 argazkik osatzen dute Lo juro por los Ramones erakusketa. Garai hartako gazteria eta musika mugimendua islatzen dute irudiek. Gaur arratsaldean bertan zabalduko dute Ernest Llucheko erakusketa, 19:00etan, eta ondoren, 22:00etan jaia egingo dute, Amarako Tanit tabernan. “Oso zaila izan da argazki onenak aukeratzea, denak jartzeko estadio osoa beharko nuke”, adierazi du Ibarrolak gaur goizeko aurkezpenean. Usandizaga Institutuko diseinu ikasleek bultzatu dute erakusketa, eta Aitziber Mas ikasleak osatu du erakusketarekin batera sortutako fanzinea, besteak beste. Ibarrolaren Yo dispare en los 80 liburua ere ikusgai izango da erakusketan, hainbat argazki eta garai horiek bizitakoen adierazpenak biltzen dituen lana.

Erakusketaren aitzakiarekin, 80 zuzenean izeneko zikloa zabaldu du Amarako kultur etxeak. Hala, maiatzaren 10a bitartean, beste hainbat ekimen egingo dituzte: Hitzaldiak, mahai-inguruak… baita kontzertu bat ere. Zehazki, No eta Speed taldeek eskainiko dute kontzertua, zikloari bukaera emateko, maiatzaren 10ean, 23:00etan, Amarako Atabal tabernan.

'Lo juro por los Ramones' erakusketa (Argazkia: Estitxu Zabala)

, , , , , , , , , , ,