Asteazkena, 2013-06-19

PSEk udalaren zerbitzu kontratazioak erdira egin duela behera salatu du

Udal gobernuak «imajinazio eta heldutasun falta» erakusten duela kritikatu du Denis Itxasok

Kontratazio batzordeak iaz egindako lanaren balantzea jasotzen duen memoria aurkeztu du, eta kontratazioak azken hilabeteetan izan duen beherakadarekin kezkaturik agertu dira PSE-EEko zinegotziak. Datuak aurkeztu dituzten Susana Garcia Chuecak eta Denis Itxasok bi sei hilabeteen arteko bereizketa egin dute, bata eta bestearen arteko aldeak nabarmentzeko. Garcia Chuecak zehaztu duenez, «lehen seihilekoan 57 kontratu egin baziren, bigarrenean 34 izan ziren, Bildu gobernuan zela».

Kontratazio mailan krisiak «neurri batean» izan dezakeela eragin adierazi du Denis Itxasok: «%5-10 inguru egin dezake behera, ez ordea, seihileko kontratuen erdia». Bilduk egunerokotasunari behar bezala aurre egiteko «gaitasun falta» duela esan du PSE-EEko zinegotziak. Bada, udal gobernuak ez duela egunerokotasunean pentsatzen eta «imajinazio eta heldutasun falta» erakusten duela salatu du.

Zerbitzuak ez kontratatzeak lanpostuak sortzeko bideari ateak ixten dizkiola nabarmendu du PSE-EEk, halaber.

, , , ,