Osteguna, 2014-07-31

Urumea arroko baserriak, iruditan

Josu Tellabide historialariak gidatu zuen Donostiako Urumea arroko baserrien txangoa.

Josu Tellabide historialariak gidatu zuen Donostiako Urumea arroko baserrien txangoa. (Argazkia: Mikel Goñi)

Hontza elkarteak eta Loiola kultur etxeak antolatuta, Urumea bailarako baserriak izeneko txangoa egin zuten larunbatean. Goiz osoa iraun zuen txangoak, eta, eraikinak ikusteaz gain, Josu Tellabide historiagilearen azalpenak entzun ahal izan zituzten bertan parte hartu zutenek.

Eguraldi onak lagunduta, Loiola, Martutene, Altza eta Egiako hainbat baserri ikusi zituzten parte hartzaileek, eta baita hainbat bitxikeria ere; besteak beste, Tellabideren esanetan Gipuzkoan gelditzen den txisku motako upel bakarra, kare hobia, eta baserrietako portuak. Ibilaldiaren irudi laburpena ekarri du gune honetara IRUTXULOKO HITZA-k.

, , ,