EAJ-k udalbatzarrera eramango du Herrera eta Trintxerpe komunikatuta egoteko beharra.
EAJ-k nahi du udalbatzarrak Eusko Trenbide Sareari eskatzea ez kentzeko Herrera eta Trintxerpe lotzen dituen oinezko behin behineko pasabidea. Proposamena Osoko Bilkurara eramango du.
Herrerako geltokiko lanak bukatzean behin-behineko pasabideari eusteko eskatzen dute jeltzaleek, bestela Trintxerpe eta Herrera arteko bidea etena geldituko delako. Gomistegiko biribilguneko obrak bukatu arte itxarotea nahi dute azpiegitura kentzeko.













