Osteguna, 2013-06-20

“Londresen ote gaude?”

Ternuako arrantzaleen kalearen bukaera ezin zen goizean ikusi. (Argazkia: Mikel Goñi)

Ternuako arrantzaleen kalearen bukaera ezin zen goizean ikusi. (Argazkia: Mikel Goñi)

Erresuma Batuko hiriburuaren izena askoren ahotan ibili da gaur goizean. “Londresen ote gaude?” galdera entzun zitekeen goizeko lehen orduetan Donostia hartu duen behe-lainoaz hitz egiteko garaian. Izan ere, hirian erabat sartuta zegoen lanbroa izan baita goizeko eguraldiaren ezaugarririk esanguratsuena.

Eusko Jaurlaritzaren meteorologia zerbitzuak egindako iragarpenek bete-betean asmatu dute, eta lehen orduetako lanbroaren ondoren eguzkia ikusi ahal izan da hirian. Arratsalderako iparreko haizea sartuko dela, eta eguraldia ezegonkortzea ekarriko duela dio Euskalmetek.

Okerrera joko du eguraldiak asteburuan. Larunbatean hodeiak ugarituko dira, eta igandean euri zipriztinak azalduko dira. Tenperaturak ere behera joko du egunotan.

,