“Musika dantzagarria eta alaia” osatu du Jimmy Bidaurretak

2012/02/23
Nork

Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du

Jimmy Bidaurreta musikari donostiarra (Argazkia: Estitxu Zabala)

Dantza Baltza disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean. Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe Felix Azkarateren hitzetan, «musika dantzagarria eta alaia» topa daiteke diskoan.

Aurreko diskoetan, Luis Mariano, Jesus Guridi edo Tito Puente musikarien sorkuntzak moldatu zituen, besteak beste. Hala, jatorrizko bertsioetatik urrundu eta pop izaera eman zien. Lan berria, lau abestik osatzen dute: Tombola, The Look of Love, Phycho eta ser-G. Lehenengo hiru abestiak, beste musikari batzuek sortutako abesti ezagunen bertsioak dira, Augusto Alguero, Burt Bacharach eta Barnard Hermann musikarienak, hurrenez hurren. Tombola , Marisol abeslariak ezagun egin zuen kanta da, eta Viorica Atanasov abeslari moldaviarrak jarri dio ahotsa oraingoan. Gainera, abesti hori Bidaurretak zuzentzen duen Gasteiz Big Bandek interpretatzen du. The look of love abestia, berriz, balada erromantikoa da, eta James Bonden Casino Royale filmean agertu zen. Abesti hori ere Atanasovek abestu du. Phycho, berriz, izen bereko Alfred Hitchock zine zuzendariaren filmaren soinu banda da; eta Bidaurretak musika elektronikora eraman du.

Diskoko azken abestia, ordea, ser-G izenekoa, musikari donostiarrak berak film labur baterako sortutakoa da; eta bertan, lehen aldiz, abesten ausartu da. «Bitxia da nik abesti bati ahotsa jartzea eta ilusioa ere egiten zidan halako zerbait egiteak», onartu du Bidaurretak.

Musikariak oso argi dauka diskoa biniloan bakarrik eskuragai zergatik jarri duten . «Formatuan krisian dago, digitalizazioa geroz eta handiagoa baita. Biniloak prentsa berezituagora gerturatzen nau, eta lau abesti izanik, eskuragarriagoa da». Gainera, biniloan kaleratzeagatik, Londreseko eta Japongo merkatuetara hurbilduko dela azaldu du.

Bere hurrengo lanean ere dagoeneko pentsatzen ari da Bidaurreta, eta agian uda aurretik bukatu dezakeela uste du. Viorica Atanasovekin elkarlanean jarraituko duela dio, eta lan pertsonalago bat aurkezteko asmoa duela.

Ibilbide oparoko musikaria
Bidaurreta pianista bezala egin da ezaguna, eta Euskal Herrian jazz, funk eta musika elektronikoa zein latinoarekin aritu da lanean. Hala ere, bere ibilbidean, musikaren beste adar batzuk ere ukitu ditu. Izan ere, zinema eta antzerkirako musika konposatu du eta ekoizpen lanak egin ditu beste artista batzuentzat. Javi P3z donostiarra eta Makala dj-arekin ere lan egin izan du. Gainera, 2008an, bere bakarkako lehen lana kaleratu zuen, Cosmonaut Camel, musika etnikoaren esparrura hurbilduz.

Gaur egun, Gasteiz Big Bandeko zuzendaria da, eta fagot irakaslea ere bada.

Etiketak: , , , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Donostia Kultura

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta. Asteartetik aurrera, [...]


  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 49 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 43 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute