‘Estatuak sortutako biktimen aitorpena?’

2012/02/22
Nork

Miren Salegi, Amara

Pasa den astelehenean, otsailak 20, gaueko albisteetan Lakuako gobernuaren Justizia- kontseilari Idoia Mendia agertu zen. 1968 eta 1978 urteen bitartean estatuak sortutako biktimen aitorpenari dagokion dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuen.
Aitorpen hau, lehengo Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak sustatuta, oinarrizkoa da Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidean, eta biktima eta haien senideentzat ezinbestekoa.
Arretaz entzun nuen Mendia andreari esaten ari zena: “Ez da biktima hauei ordaintza egin eta kalte-ordaina ematea soilik, baizik eta dekretu honen bitartez biktima hauek denbora luzean inguratu dituen isiltasuna, utzikeria eta ahanzturazko errezela irekitzea da nahi duguna. Zigorgabetasunaren aurrean, egia aitzinetik”. Eta gustukoak izan nituen bere hitzak.
Eta arretaz entzuten jarraitu nuen, horrela zioenean: “Dekretu honek ez ditu epaituko biktimarioak izan zitezkeenen jarrerak” –RAEren arabera, eraileak–, eta haien ekintzak “ekintza desegokitzat” jotzen zituenean. Eta bere hitzak ez zitzaizkidan gustatu, hipokritak izateagatik uste dut.
Baina Justizia-kontseilariari entzuten eta ikusten jarraitu nuen, estatuak sortutako biktimen aitorpenari dagokion dekretu baten aurkezpenean –ez dezagun testuingurua ahaztu–, eta entzun nion esaten, gorria jarri gabe eta ahots tinkoz, ETAren biktimak “lasaitu” nahi zituela, bermatuz dekretu honetan ez zirela kabitzen, “ez parekatzerik ez distantziakidetasunik”. Eta bere hitzek haserretu ninduten, ustez aitortu behar zituen biktimak bigarren mailan kokatzen baitzituen berriro.
Hala ere, zerbaitetan ematen diot arrazoia Mendia andreari, eta hedaduraz PSOEko Eusko Jaurlaritzari: gure anaia Mikel Salegi, Guardia Zibilak kontrol baten eraila, ez da sekula izango errepresio frankistaren sinboloa den eta hil ostean “biktimatzat” jo zuten Meliton Manzanas torturatzailearen “berdina edo baliokidea”.
Norbera bere hitzen eta jarreren erantzulea da, Mendia andrea.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Donostia Kultura

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta. Asteartetik aurrera, [...]


  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 46 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute