Surfrider Fundazioak hondartza, laku, erreka eta itsas hondoen garbiketak antolatu ditu. Ekimena martxoaren 22an, 23an, 24an eta 25an egingo dute; mundu osoko hainbat tokitan ur guneak garbitzeko egingo diren hitzorduetan.
Ia bostehun garbiketa antolatu ditu elkarteak, ekimenarekin bat egiten duten laguntzaileekin elkarlanean. Saio horietatik 25 bat Donostiako hondartzetan izango dira, egun eta ordu ezberdinetan. Informazio gehiago jaso nahi duenak www.itsasekimenak.org webgunera jo dezake.













