Mozorrotzeko ordua da

2012/02/17
Nork
Erdi Aroko jantziak dira inauterietan asko ikusten diren mozorroak dira.

Erdi Aroko jantziak dira inauterietan asko ikusten diren mozorroak dira. (Argazkia: Mikel Goñi)

Udalak antolatutako egitarauaz haratago, auzo elkarteek, Piratek eta bestelako eragileek hiria girotzera deitu dute.
Mozorroaren festazaleek aitzakiarik ez dute izango egunotaz ez gozatzeko. Ekimen zerrendei begiratzea besterik ez dago hiriaren itxura aldatzen ari direla ikusteko. Momo Jainkosaren iritsierak, errepideetan gertatzen diren aldaketek, Piraten mozorro proposamenek; eta, nola ez, azkeneko unean janzteko zerbaiten bila dabiltzan donostiarrek erakusten dute inauteriak hemen daudela.

Ia oharkabean iritsi zen atzo Momo Jainkosa hirira, baina herritar gehienek gaur ikusi ahal izango dute 18:31ean hasiko duen paseoan. Inauteriaren ikur honek Viktoria Eugenia Antzokia eta Konstituzio plazaren arteko bidea osatuko du, konpartsen aurkezpenean parte hartzeko. Momo Jainkosaren eginbeharrekoak ugariak izango dira asteburuan; besteak beste, larunbat eta igandean (17:00etan) hasiko diren karrozen desfilean izango da.

Bulebarra, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza Legazpi…eta berriro ere Bulebarra. Horixe izango da inauteri karrozadun konpartsek osatuko duten ibilbidea, eta, ondorioz, kale horietatik igarotzen diren autobusen zerbitzuan eragina izango dute.

Momo Jainkosarena baino, herritarren arreta bilatuko dute Donostiako inauteri tradizionaleko konpartsek. Hala, asteburuan zehar, Union Artesanaren lanpernen konpartsa, Eskolaren jardinzay-ak, Loiolatarraren danborrada, Antiguako kaldereroak eta Gaztediren oilarrak ikusi ahal izango dira hiriko kaleetan, gaur, bihar eta etzi. Asteburu luzea izango da aste honetakoa, jaiak astelehena ere hartuko duelako; egun horretan egingo dute, hain zuzen, sardinaren ehorzketa.

‘Krixixa’, Mendebaldea, ‘diskoa’…
Piratek herri inauteriaren alde egin dute; donostiar guztiei mozorrotzeko gaia proposatu diete: ‘Krixixa’. Iradokizun zehatzagoak ere egin dituzte: «Krisia pairatzen duten herritarrez, XVII. mendeko herri xehez, pirataz, bufoiz, politikariz… Mozorrotu zaitezte!» .

Piratek gaurko 20:30ean ezarri dute lehen hitzordua. Izan ere, jai parte hartzaileen alde egiten duten lanaren adibidea da Bulebarrean gauzatuko duten jaia.

Bihar eguerdian mozorrotzeko deia egin du beste talde batek ere. Hain zuzen ere, Parte Zaharrean Kantu Jiraren antolatzaileek eskatu baitute jantzi bitxiarekin joatea. Bertsolariak ere izango ditu saioak.

Kortxoeneako gazteak inauteriek Grosen isla izan dezaten bilatzen ari dira. Hori dela eta, auzoko hainbat ostatu inplikatuko dituen egitaraua osatu dute. Zerrenda horretan nabarmen daitezke, gaur, 17:30ean Txofreko Pais Petit tabernan egingo duten haurren mozorro lehiaketa eta txokolate jatea.

Bihar arratsaldean, berriz, jokoak antolatu dituzte hainbat ostatutan, eta hauek, giroa emateko, Mendebalde urrunaren itxura hartuko dute; Indioak baitira proposamen gisa jaso duten gaia. Parte hartuko duten tabernarietako batek, Peio Ostolazak, adierazi duenez, «guk dagoeneko espetxea jarria genuen gaitzat, baina… Mendebaldeko espetxean dagoen indioaz mozorrotuko gara, kontua saltsa sortzea da».

Amara Berriko auzo elkarteak ere proposamena egin die auzotarrei. Inauteria mundua eraldatzen duen jaia izaki, diskoteka bilakatu nahi dute ingurua; ez nolanahikoa: 70eko hamarkadako disko giroa berreskuratu nahi baitute.

Inauteriei ekiten dieten hirugarren urtea da, eta 3 zenbakia ardatz hartu dute; hori delako, hain zuzen, antolatu dituzten lehiaketen kopurua. Batetik, taberna girotuena; bestetik, bestelako merkatariei zuzendua; eta azkenik, amaratarrek irabaz dezaketena. Banakoen saria irabazi nahi duenak, bihar, 11:00etan azaldu beharko du mozorrotuta Gregorio Ordoñez kalean.

Aurreko guztietan parte hartzeko, mozorro ona izatea gomendagarria da. Jendea dagoeneko bila ari da. Egunotan jantzi dendak ez ezik, ehunak saltzen dituztenak ere lepo daude. Agian, errazagoa izango da amonaren arropa zaharren artean peskizan aritzea.

Etiketak: ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Donostia Kultura

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta. Asteartetik aurrera, [...]


  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 45 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute