DYA elkarteak sorosle ikastaroa antolatu du datozen asteetarako. Otsailaren 27an hasiko dira eskolak, eta martxoaren 16an izango da azken saioa; hori dela eta, izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Horretarako 943-46 46 22 telefonora deitu edo www.dyagipuzkoa.com webgunea bisitatu beharko da. Ikastaroan parte hartzeko 100 euro ordaindu beharko dira, eta Aldakonea kaleko Nazaret zentroan egingo dute jarduera.
Edozeinentzat irekita dago ikastaroa, aldez aurretikako ezagutzak ez baitira behar. Jorratuko dituzten gaiak askotarikoak izango dira; besteak beste, eguneroko bizitzaren arriskuen aurrean nola jokatu, bihotz eta birika susperketa, zauriak nola zaindu eta abar. Hauek guztiak modu teoriko eta praktikoan jorratuko dituzte.













