Equo alderdi ekologistak herritarrak lan erreformaren kontra kalera irtetera deitu ditu. Igandean, 13:00etan, Alderdi Ederren eta Bulebarrean egingo duten protestan parte hartzeko deia zabaldu du. Alderdi ekologistaren ustez, Espainiako gobernuak iragarri berri duen lan merkatuaren erreformara “iraultza industrialetik langileen kontra egindako erasorik larriena” da.
Espainiako gorteen onespena jasotzeko zain dagoen bitartean, aipatu erreformari aldaketak egin dakizkiola uste dute alderdi ekologistaren arduradunek. Moldaketa horiek gerta daitezen, Equok ekonomia iraunkorraren alde, eta lan erreformaren aurka, deitutako “mobilizazio guztietan parte hartzera animatu” ditu herritarrak.













