Trumoia denean, Santa Barbara

Ohiko zapata dendetara iritsi da garai batean mendirako arropetan soilik erabiltzen zen goretex ehuna.

Ohiko zapata dendetara iritsi da garai batean mendirako arropetan soilik erabiltzen zen goretex ehuna. (Argazkia: Mikel Goñi).

Eguraldia petraltzearekin batera, gogoratzen dira donostiarrak arropa beroak eta beharrezko auto osagarriak erosteaz.
Egun hauetako  tenperaturaren jaitsierak, neguko arropa eta zapatak erabiltzeko beharra gogorarazi die donostiar askori. Elurretan irrist ez egiteko tresnak, gizakien oinetan ez ezik, kotxeen gurpiletan ere egokitzen dira, baina hauek guztiak azkeneko unean eskuratzen dira.

Krisiaren edo orain arteko eguraldi epelaren eraginez, donostiarrak ez dira gehiegi arduratu neguko arropak erosteaz. Egunotako hotzak eta elurrak «bigarren Olentzeroa ekarri digute dendariei, eta lehena ez zen oso ondo portatu», adierazi du Izadi Kirolak dendako arduradun Angel Fernandezek. Mendirako arropa eta bestelako tresnak salgai dituzten arren, «saltzen dugun gehiena, hiru laurden-edo, hirian bertan erabiltzeko da».

Trumoia denean, Santa Barbara atsotitza primeran egokitzen zaio egoerari. Izan ere, joan den asteko elurrak jarri baitzuen mahai gainean berotzeko arroparen beharra. Fernandezek ñabardura egiten du. «Batez ere, barruko arropa termikoa, txanoak eta eskularruak eramaten ditu jendeak». Horrelako denda batean ehun sintetiko teknikoak ziren ohikoenak duela urte gutxi batzuk. «Artilea erabiltzen hasi da berriro ere, merino artilea hain zuzen, pisua kendu diote eta hazkura eragiten ez duen moduan prestatzen dute». Horrelakoak Europako iparraldeko herrialdeetatik datozela dio dendaren arduradunak.

Txapeletik biserara
Parte Zaharreko Leclerq kapela dendan, Loli Leclercq arduradunak bat egiten du Anjel Fernandezekin. «Alemaniara begiratu beharra dago, beraiek hotza zer den ondotxo dakite-eta».

Kapela erabiltzeko ohitura gutxi dago, eta, Leclercq-ek azaltzen duenez, «erostekotan garrantzitsua da dakiten dendariei galdetzea». Saltzaileek dioenez, ehun polarraren  goxotasuna da «emakumeek bilatzen dutena»; gizonek, berriz, «belarriak estaltzen dituzten biserak erosten dituzte orain». Hala ere, txapelak saltzen jarraitzen dute.  «Oraindik ere saltzen baita, baina adinekoei eta turistei. Gazteek gutxi erabiltzen dute».

Beste garai batekoa dirudien negozio honetara berrikuntzak ere iritsi dira. Leclercqek azaldu  du: «Ehun polarra, eta goretex bezalakoak ere erabiltzen dira kapelak egiteko, prezioak igotzen dira, baina hainbat gauzetarako egokiagoak dira».

Goretex-a zer den maiz azaldu behar izaten dute Okendo kaleko Arnedo zapata dendan.  Ana Causillos ere nabaritzen ari da hotzaren ondorioz gertatu den bezeroen ugaltzea: «Oinak lehor mantenduko dituzten zapatak eskatzen dizkigute, eta horretarako onenak Goretex dutenak dira». Hauek diotenez, eguraldi petrala egiten duen bigarren eguna izaten da lan handia hasten denean: «Lehenengoan jendea etxean gelditzen delako, eta etxean baleko oinetako onik ez dutela ikusten dutelako».

Metalezko kateak dira onenak
Automobileko osagarriekin, antzera gertatzen da, eta hori argi ikusten du Nafarroa etorbideko gasolindegiaren arduradun Xabi Larramendik. «Elurra bota, eta gidariak ez dira auto kateekin akordatzen, errepidera bidaia egitera irten arte».  Elur egunetan kateak ez dira saltzen duten gauza bakarra, «kate likidoa deitzen dioten esprai eta telazko kateak saldu genituen asteburuan». Aukerak aukera, saltzaileak metalezkoen aldeko apustua egiten du, nahiz eta garestienak ez diren. «Horiek dira onenak eta seguruenak».

Izotz-aurkako likidoak ere eskatzen dizkiote. «Baina, orain ez ezik, horiek ere urte osoan erabili beharko lirateke, kotxeen irradiagailuan herdoila sortzea saihesten baitu». Badira gasolindegiak supermerkatu txiki bilakatu direla esaten dutenak. Eta arrazoi puntu bat izango dutela pentsatzen jarraituko dute, Larramendiren hitzak irakurtzean; hotzaren aurka, «txanoak ere saldu ditugu».

Etiketak: , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Donostia Kultura

Berriketan.info [RSS]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 32 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 4 ordu, 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz