Plazarik plaza, ohitura zaharra berritzeko

Lagun talde bat Ikasbide eskolan, Santa Ageda koplak entseatzen

Lagun talde bat Ikasbide eskolan, Santa Ageda koplak entseatzen. (Argazkia: Mikel Goñi)

Santa Ageda bezperan eskean ibiltzeko tradizioari eutsi nahi diote hainbat tokitan; Loiolako Erriberan, tartean.

Lehiakide eta aurkari gogorrak izango dituzte Santa Ageda bezperan kantari irteten direnek. Entzuleen arreta bereganatzen kalderero tribuekin arituko dira norgehiagoka bizian, bihar. Kontra, ordea, meteorologia zerbitzuek iragarritako eguraldi petrala edukiko dute. Besteak beste, Loiolako Erriberan entzungo dira eskean dabiltzanen koplak eta makila hotsak.
Loiolako Erriberako auzo elkartearen euskara batzordeak antolatzen du Santa Ageda bezperako ekimena. Eta koplan esaten den moduan, «oles egitera» eta kantatzera irtengo dira larunbatean, 19:30ean, Santiago plazatik abiatuta. Bestalde, kantuak aterik ate ohitura zaharra/ aurten berritzeko asmoz esaten badu, taldeko Nuria Rodriguezek azaltzen duenez, beraiek ere asmo bera daukate. Duela hiru urte heldu zioten auzoan tradizio zaharrari. «Euskal tradizioak mantentzeko beharra ikusita ekin genion honi». Izan ere, «auzo berrian jendea gauzak egiteko animoz» baitago.

Aterik ate ibiltzeaz mintzo da Santa Ageda bezperaren kopla, hala ere, plazarik plaza ibiliko dira erriberatarrak. «Sei edo zortzi geldialdi egingo ditugu, euririk edo elurrik egiten ez badu auzoko plazetan, bestela arkupeetan».

Aurreko bi urteetako esperientzia gogoan dauka Rodriguezek. «Oso-oso gustura ibili gara». Hamar-hamabi lagun elkartu izan dira kantari ibiltzeko 2010ean eta 2011n. Asteartean egin zuten aurtengo entsegu bakarra; bospasei lagun besterik bildu ez baziren ere, larunbatean hamarrera iristea ez dute baztertzen. Bestalde, nahiz eta kantariak dozena inguru izan, auzotarrek ere parte hartu ohi dute. «Jendea balkoietara irteten da guri entzutera».

Tradizioa mantentzearen aldekoak izanik, bada aldatu duten zerbait. Santa Ageda bezperan eskean ibiltzen ziren koadriletako askok bildutakoa afari bat egiteko erabiltzen zuten. Rodriguezek, berriz, hori ezberdin egiten dutela nabarmendu du. «Guk, bukatzean, elkarrekin afalduko dugu, baina gure poltsikoko diruarekin ordaintzen dugu». Izan ere, kantuzaleen izarara auzokideek botatzen duten dirua lankidetza elkarteren batera eman ohi baitiote. «Azkeneko bi urteetan Haitira bidali genuen bildutako dirua». Aurten, berriz, Etiopia Utopia lankidetza taldeari emango diote. Santa Ageda bezperako eskea iragartzeko «karteletan jarri dugu ere».

Hiriko beste guneetan ere
Hiriko beste hainbat gunetan ere ibiliko dira eskean, besteak beste, Parte Zaharrean eta Antiguan. Ikatz kaleko Arrano Beltza Euskal Tokiak Santa Ageda bezpera girotzeko kantu eta kopla saioa antolatu du. Kale horretatik 20:40ean irtengo dira, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariak lagun dituztela.

Antiguan, berriz, 18:30ean egingo dute kantu saioari hasiera emango dion afari-merienda. Kasu honetan Antiguotarrak elkarteak antolatu du ekitaldia, eta besteetan ez bezala, kaldereroak ez dituzte lehiakide izango auzo horretara datorren astean iritsiko direlako.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Donostia Kultura

Berriketan.info [RSS]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 4 ordu, 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz