Udako oporraldiko etxera, Eguberrietan ere

Txernobylgo ezbehar nuklearreren 25. urteurrena dela-eta, 62 haur eta gazte ukrainar euskal familiekin ospatzen ari dira Gabonak. Chernobil Elkarteari esker hilaren 14a arte Donostian izango diren hiru neskato eta bi harrera sendirekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk.

Maria Eugenia Momediano eta Nerea Alustiza, zutik, ukrainako hiru

Txernobylgo (Ukraina) zentral nuklearraren 4. erreaktoreak eztanda egin zuen 1986ko apirilean. Bertako haurren alde lan egiteko asmoz, Chernobil Elkarteak euskal familietan udako egonaldiak antolatu ditu urteotan. Gertaeraren mende laurdenaren harira, lehenengoz, haur talde batek Eguberriak igaro ditu EAEn. Hemengo ospakizunak ezagutzeko aukera izan duten 62 gaztetxo horien artean daude Nastya Mostova, Maria Woba eta Maryna Yurchenko. Azken biak, hurrenez hurren, Maria Eugenia Momediano eta Nere Alustiza amaratarren etxeetan egiten ari dira egonaldia. Hilaren 14an jaioterrira itzuli aurretik, Santo Tomas azokan murgiltzeko, Olentzero ezagutzeko, jaiotza jartzeko… aukera izan dute.
Uda askotako bizilekua izan arren, neguan etorri diren lehen aldia da. “Udan etortzen denez, igerilekura, hondartzara joan nahi zuen. Neguan hori egiten ez dugula azaldu diogu”, argitu du Alustizak. Gaztetxoentzat bidaia berezia izan da, bereziki, euren ospakizunen egutegia eta ohiturak bestelakoak baitira. “Maryna asko harritu zen kaleko argiak eta apaingarriak ikustean. Han etxeak apaintzen dituzte, baina kaleak ez”, argitu du Alustizak. “Mariak argazki asko atera dizkio Gipuzkoa plazako jaiotzei eta argiei ere”, gehitu du Momedianok. Abenduan etorri izanak, gainera, Santo Tomas jaia bizitzeko aukera eman die. Baserritar jantziak eta txistorra probatuta itzuliko dira asko.

Itxaropenaren pizgarria
Aurreko egonaldi guztiak bezala, egunotan beraiekin izatea oso aberasgarria dela uste dute amaratarrek. “Oso polita izan da niretzat, bera aspertuxeago ibili da, familia bazkari eta afari asko izan direlako; baina joateak pena ematen dio. Eta niri ere, izugarria”, aitortu du Momedianok. Zazpi udatan hartu du Woba berean, eta beste bi gelditzen zaizkie adinez nagusi izan arte. Izan ere, 18 urte betetzean, Chernobil Elkarteak ezin du egonaldia bideratu. Hala ere, bide beretik jarraitzeko asmoa dute. “Oporraldia hemen pasatzeko hegazkin txartela erosiko diot, eta etorri nahi duenean etxea eta jana izango dituela badaki. Ez nuke inondik ere harremana galdu nahi”.
Alustizari, berriz, oraindik zazpi aukera gelditzen zaizkio azken bost udetako bizipena errepikatzeko. Haur eta gaztetxoen osasunari nabarmen on egiten dio hona etortzeak, baina, horrez gain, euren itxaropena ere pizten duela uste du amaratarrak. “Denak eurak bezala bizi ez direla ikusten dute, etorkizuna alda dezaketela; ikasi eta borrokatu behar dutela”. Onura, ordea, ez da datozenentzat bakarrik. “Dena ematen diezu, baita beraiek zuri ere. Bizipen berezia da, denok irabazten dugu”, dio Alustizak. Gurasoen esku balego oporraldi guztietan ekarriko lituzkete haurrak, baina garai honetan Ukrainan eskola dute. Beraz, aurtengo salbuespena errepikatzea zaila izango da.

 

GAZTE UKRAINARRAK

Maria Woba
16 urte
“Hiria asko gustatzen zait, eta Eguberriak oso politak iruditu zaizkit, nahiz eta Ukrainakoak baino tristeagoak izan. Han ez gara senideekin horrenbeste egoten, lagunekin ospatzen dugu kalean. Urtero hona etortzeko aukera ematen digun jende zoragarria dago, betirako oroitzapen oso politak eman dizkigunak”.

Nastya Mostova
18 urte
“Hamar urtez etortzeko aukera izan nuen, eta aurretik, Gabonetan bi aldiz etortzeko aukera izan dut. Bereziena, nire ustez, jaiotza da, Ukrainan halakorik ez baitugu. Hemen lagunak eta asko maite nauen familia ditut, gurasoak bezalakoak direnak, baina, tamalez, etxeko lan gehiago ere”.

Maryna Yurchenko
11 urte
“Asko gustatu zaizkit Santo Tomas eta txistorra; han ez gara baserritar janzten, eta Errege Magorik ere ez da. Gainera, Amarako Olentzeroren desfilean irten naiz . Donostiako gauza asko gustatzen zaizkit, eta hondartzara joaterik izan ez badut ere, herenegun olatu batek harrapatu ninduen, oso dibertigarria izan zen!”.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Donostia Kultura

Berriketan.info [RSS]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 4 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz