Asteartea, 2014-09-02

‘Albaitari’ film laburra errodatu du Donostiako Naniano ekoizpen etxeak

Anartz Zuazua aktorea.

Nagore Aranburu, Anartz Zuazua eta Karlos Zabala aktore donostiarrek parte hartu dute

Naniano ekoiztetxeak ‘Albaitari’ film laburraren errodajea amaitu berri du. Emakumearen aurkako indarkeriaren inguruko lana da: «Genero indarkeria gizartearen kezka handienetako bat da, eta guk arazo hori mahaigaineratu nahi dugu; izan ere, gure produktuak gizartearentzako lagungarri izatea nahi dugu». Donostiako ekoiztetxeak gizarte gaiak jorratzeari eman dio lehentasuna.

Errenteria-Oreretako Ion Collarrek sortu du ekoiztetxea; eta ‘Albaitari’ berak ekoiztutako lehen proiektua da. Azaroan muntaketa lanak bukatzea espero dute. Film laburra prest daukatenean jaialdietako zirkuituan sartzen saiatuko direla azaldu du ekoizleak. Zuzendari lanetan Pablo Vijandes asturiarra ibili da.

Lau egunez Artikutza eta Oiartzunen errodatu dute. Hainbat aktore donostiarrek parte hartu dute: Nagore Aranburuk, Anartz Zuazuak, Karlos Zabalak eta Telmo Tolak. Zuazua Andoni albaitariaren larruan sartu da; Aranburuk, berriz, Greta pertsonaia nagusiaren papera jokatu du

, , , , ,