Altzan, mintzalagun bila

Bizarrain Kultur Elkarteak ‘Mintzalaguna’ ekimena abian jarri berri du; euskaldun berriei laguntzeaz gain, Altzako euskal giroa indartu nahi dute.

Ekimeneko partaideek joan den astean elkar ezagutu zuten Altzatarrak elkartean. (Argazkia: Bizarrain Kultur Elkartea)

Euskaraz hitz egiteko edozein toki da ona, solaskidea eta gogoa baino ez dira behar. Norekin hitz egin ez dutenei laguntzeko Altzako Bizarrain kultur elkarteak Mintzalaguna ekimena abian jartzea erabaki du, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak aurrera daraman eredua jarraituz. Egitasmoaren arduraduna Josean Albecia da, eta hala azaldu du ekainetik lantzen ari diren egitasmoaren zergatia: “Altza nahiko baztertuta dago eta bertako biztanleek askotan ez dute elkar ezagutzen. Euskaltegietan ikasten ari direnei aukera eman nahi genien Altzan bertan euskaraz egiteko”.
Euskaldunak Mintzalaguna programara hurbiltzeko, orain hiru hilabete iragartzen hasi ziren. Altzako euskaltegiekin ere harremanetan jarri ziren, bertako ikasleak gonbida ditzaten parte hartzera; “propaganda egiteko eskatu diegu, uste baitugu toki aproposa izan daitekeela partaideak aurkitzeko”. Bi bideek emaitzak eman dituzte. Jada 14 lagunek izena eman dute, eta lau hirukote osatu dituzte. Joan den astean Altzatarrak elkartean bildu ziren partaideek elkar ezagutzeko. “Jendearekin hitz egin, eta gustu nahiz adinaren arabera antolatzeko asmoa genuen; baina beraien kabuz hizketan hasi eta egunean bertan osatu zituzten taldeak”, argitu du Albeciak.
Taldeak hiru lagunek osatzen dituzte. Horietako batek euskaldun zaharra izan behar du, dinamizatzaile papera egiteko. “Ez du ezer berezirik egin behar, elkarrizketaren iniziatiba hartu pixka bat bideratu, eta euskaldun berriei lagundu”, zehaztu du Bizarraineko kideak. Oraingoz nahiko parekatuta dago euskaldun berri eta euskaldun zaharren eskaria; hala ere, beraien asmoa, gutxienez, beste hiru talde osatzea da. Animatzen direnek, bizarrain@altza.net helbidera idatzi besterik ez dute egin behar. “Irekia da. Jendeak edonoiz erabaki dezake parte hartzea. Hemendik lau hilabetetara hiru lagun agertzen badira eta taldea osa badezakete, primeran. Ez da ikastaroa, helburua jendeak nahi duenean hitz egitea da”, gogoratu du Albeciak.

Sare euskaldunak ehuntzeko
Hirukoteak astean behin elkartuko dira, gutxienez, paseoan, kafea hartzen ari direla… euskaraz hitz egiteko. Hala ere, antolatzaileen nahia ahalik eta gehien elkartzea litzateke. “Lagun egin eta gehiagotan elkartzen baldin badira hobe, baina gutxienez astean behin egongo dira”. Izan ere, ekimen honen bidez Altza euskalduntzeko pauso bat gehiago eman nahi baitute: Euskaraz dakitenek norekin erabili izan dezatela. “Altza oso handia da, eta euskararen ezagutza maila Donostiako baxuenetakoa da. Hala ere, jendeak ezagutzen du, baina bere inguruan ez du jenderik edo ohiturarik ez du euskaraz egiteko”.
Mintzalaguna programak izandako erantzun onak euskaraz bizitzeko asmoa duten altzatarrak izan badirela agerian utzi du, baina norekin hitz egin ez dutela. Elkar ezagutza erraztu eta, era berean, saretxoak sortzeko bidea izan daitekeela uste du Albeciak. “Jende euskalduna ezagutzeak, beste euskaldun batzuk ezagutzera eramaten zaitu, euskal multzoetan muturra sartzen laguntzen dizu”.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Donostia Kultura

Berriketan.info [RSS]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 4 ordu, 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz